GARA > Idatzia > Kultura

GUGGENHEIM

Jaioberriek artearen kontzeptuak ikasteko tailerra udazkenean

Guggenheim museoak haur jaioberriekin tailer berritzaile bat jarriko du martxan urriko eta azaroko larunbatetan, 10.15etik 12.15era, gurasoek 6 eta 12 hilabete bitarteko ume txikiak eraman beharko dituzte museora, eta bertan artearen eta arkitekturaren kontzeptu errazak landuko dituzte, horien sormena sustatzeko. Jokoen bidez txikiek estimulu desberdinak izango dituzte, eta helduek ere beraiekin batera ikasiko dute. Parte hartzearen prezioa 8 eurokoa izango da; museoaren lagunek %25eko deskontua izango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo