GARA > Idatzia > Kultura

«Kultura partekatzen denean sortzen dira gune frankoak»

p048_f01.jpg

Miriam Ramírez Etxebarria

ZAWP egitasmoko kidea

Miriam Deustuko Erriberan kokatuta dagoen ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) egitasmoaren partaideetako bat da. Irailaren 20an, 21ean eta 22an udazkenari dagokion Gune Frankoa jaialdia egingo dute, urtean zehar bertan garatzen diren ekimenak zein tokia bera ere ezagutarazteko. Arte eszenikoak ez ezik, bertako enpresa txiki berriak ere presente izango dira.

Alvaro HILARIO | BILBO

Urteak dira mendeetan zehar merkatariak, fabrikak, lantegiak eta «okupak» ezagutu izan dituen Deustuko Erribera auzoa artisten zein ekintzaileen gordeleku bihurtu dena. Horietako asko ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) egitasmoaren inguruan elkartzen dira. Irailaren 20an, 21ean eta 22an, urtaro aldaketarekin batera, Gune Frankoa jaialdia gauzatuko dute, bertan garatzen dituzten jarduerak ezagutarazteko.

Zelan sortu zen ZWAP?

Haceria aretoaren proiektu bezala jaio zen. Arte eszenikoetara begira jaiotako honek 16 urte daramatza. Arte eszenikoetan hasiberria den jendeak hasteko leku bat eduki dezan sortu zen, besteak beste. Emanaldietako sarreratik ateratzen den %60 artistentzat da eta gainerakoa, guretzat. Ez dugu etekinik atera nahi, handik ateratako dirua alokairua ordaintzeko da. Azken batean, aurrean ditugun pabiloi hauek guztiak alokatuta daude. Antzerkiaz gain, Hacerian beste hainbat ikuskizun mota ditugu; flamenkoa, jazza, antzerkia... Duela 5 urte, ikusi genuen hemengo pabiloi asko hutsik geratzen ari zirela, enpresa askok alde egin baitzuten. Orduan horiek alokatzen hasi ginen, mota ezberdinetako ekintzaileak hona erakartzeko eta, aldi berean, auzoa biziberritzeko.

Auzoa berpiztu nahia, ezta?

Bai, eta bizia ematen saiatzen gara hainbat ekitaldiren bidez (kontzertuak, topaketak). Auzokoek ere badute espazio hauek erabiltzea; euren bilerak egiteko espazio handi bat behar izanez gero, esaterako, hemen gaituzte. Nahi dugu hau guztia auzoarentzako lekua ere izatea. Zona Franca jaialdian pintxo-potea ere izango dugu: gutxi dira auzoko tabernak eta gurea eskaini nahi dugu; jaialdian ez ezik, urtean zehar, asteburuetan ere zabalik izango dugu.

Artearekin batera, bestelako ekimenik bultzatzen duzue?

Orain dela urte bi, Sormen Lantegiak egitasmoaren eskutik etorri ziren diru-laguntzak; horiek baliatu genituen bi espazio hauek alokatzeko (beste pabiloi bi). Dirua materialak erosteko baino ezin baita erabili. Espaziorekin batera jende gehiago sartu zen, esku artean enpresa egitasmo txikiak dituztenak, eurek ere hasteko leku bat izan zezaten. Dugun hitzarmenaren arabera, urtebeteko kontratua sinatzen dute -kontuan izan behar da guk ere ez dakigula noiz arte egongo garen hemen- proiektua garatzeko; bukatutakoan, batzuek hemen, inguru artistiko honetan, segitzea nahiago izan dute eta beste batzuk, ordea, Bilbora joan dira, euren negozioentzat hobe delako hiri erdian egotea, bizikleten alokairu zerbitzurako, kasu. Kanpoan, erriberan bertan, bada beste pabiloi bat, sormen laborategia hartzen duena. Besteak beste, musika elektroakustikoa sortzen dute bertan. Iñigo Ibaibarriaga, kontserbatorioko irakaslea, dabil horrekin. Kanpokoak sartzen dira eta euren artean topaketak egiten dituzte. Azken bolada honetan, diskoak grabatzen ere ari dira.

Horren haritik dator Zona Franca jaialdia.

Zona Franca hori guztia erakusteko sortu genuen. Hiru urte dira ekitaldi hau finkatuta dagoela. Urtean zehar ekintzak izaten ditugun arren, jende askok ez du lekua ezagutzen; hori dela-eta, urtaro aldaketarekin batera, jaialdi bat egiten dugu jendeak hau guztia ezagut dezan. Jaialdiko ekitaldiak debalde izatea nahi dugu, edo, kobratzekotan, ahalik eta merkeenak izatea. Tailerretan erabiliko diren materialak ordaintzeko, esaterako; azken batean, gune `frankoa' baita hau, eta gune frankoa guretzat kultura partekatzen denean sortzen da.

Inguruko ekimenak sartuta daude honetan?

Bai, P6k bere antzerkia erakusten du eta lekua zabalik dute asteburuan zehar jendea sar dadin. Delirium estudioan bideo-jokoak egiten dituzte eta bideokontsolen erakusketa egingo dute. Gero, igandean, goizean pintxo-poteoa egingo dugu: auzoan taberna gutxi dira eta asteburuetan ez dago ezer, txokoak baino ez. Horrela, asteburu guztietan gure taberna zabalik egotea nahi dugu eta auzokoak etortzen diren heinean jende gehiago hurreratu dadila, hau ezagutzeko. Gune Frankoan eta beste asteburu guztietan egin dadin nahi dugu.

ZonaFranca:Tres días de actividades gratuitas en la Ribera de deusto

Zona Franca es el escaparate del ZWAP. Es el momento en el que sacan a la luz las diferentes actividades artísticas y económicas que allí se desarrollan durante todo el año. Desde el año 2008, con cada cambio de estación, llega esta fiesta cultural autogestionada. La voluntad de la organización y los participantes es que todos los actos sean gratuitos y en caso de ser necesario poner entrada (en algunos talleres o funciones de teatro, por ejemplo, para poder pagar los materiales empleados) se intenta siempre que sea lo más barata posible.

Durante los tres días (20, 21 y 22 de setiembre) todas las instalaciones de ZAWP permanecen abiertas para que los visitantes puedan conocerlas. Además, tiene lugar un mercado-exposición de arte. Hay también un buen número de conciertos: el viernes, habrá conciertos de B-Flat, jazz y pinchadiscos; el sábado, además, habrá flamenco y la actuación de Lerman Brothers. El domingo tiene otro carácter: a la mañana habrá talleres infantiles y una exhibición de artes circenses de la mano de Karola Zirko Espazioa y pintxo-pote.

Las performances tampoco pueden faltar, como la gente de Delirium Studios con su exposición de videoconsolas, el encuentro de amantes del ukelele (sábado), el taller de creatividad para niños en inglés (domingo) o la presentación de ZAWP Records.

Zona Franca es un lugar de encuentro,de compartir recursos y experiencias y, además, es una iniciativa que quiere aportar al barrio, a la Ribera de Deusto, barrio carente de servicios municipales (a excepción del depósito de la grúa), un poco más de vida. Quien deseé más información tiene la siguiente web: zawpbilbao.com. A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo