Azkenean, Lapurdik bigarren amaitu du Zazpi Herrialdeetako Txapelketan
Larunbatean jokatu zen Baigorrin Zazpi Herrialdeetako Txapelketa, eta amaitu ostean eman zituzten emaitzak ez dira azkenean onak, aldaketa bat egon da. Itxuraz, puntuekin nahasketa izan zuten antolatzaileek, eta horrek ekarri du, antza, akatsa. Aldaketa bigarren postuan gertatu da, Lapurdik lortu baitu azkenik, Nafarroa Garaiaren ordez. Gainerako postuetan ez da aldaketarik izan. Gipuzkoa izan da onena; Bizkaia laugarren postuan geratu da; Araba bosgarren; eta Nafarroa Behera, seigarren. Zuberoak ez zuen talderik osatu.