GARA > Idatzia > Kultura

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak egingo dira aste honetan Bilbon

GARA | BILBO

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak egingo dira aste honetan Bilboko BBK Aretoan (20.00). Bost saiotan, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, «Travesía de Bilbao» eta «Las cicatrices del aire» dokumentalak eta, azkenik, Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonistak.

Atzo abiatu ziren jardunaldiak, Galatea taldearekin. Gaur Bide Ertzean taldearen musika eta Jon Benito zarauztarraren poesia izango dira, «Ez zaitut abandonatuko» ikuskizunarekin. Asteazkenean, «Travesía de Bilbao» dokumentalarekin, Jose Fernandez de la Sotaren testuetan oinarritutako ibilbidea egingo da eta emanaldiaren ostean, Jose Fernandez de la Sotari egingo dio elkarrizketa Jose Ramon Zabalak.

Ostegunean, «Las cicatrices del aire» ikus-entzunezkoaren errezitaldia egingo du Carmen Isasik, Pablo Gonzalez de Langarikaren testuak erabiliz. Azkenik, Tachia Quintanar aktoreak «Muy airosa criatura es Dulcinea" lanean, emakume poeten lanekin jokatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo