GARA > Idatzia > Kultura

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak egingo dira aste honetan Bilbon

GARA | BILBO

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak egingo dira aste honetan Bilboko BBK Aretoan (20.00). Bost saiotan, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, �Traves�a de Bilbao� eta �Las cicatrices del aire� dokumentalak eta, azkenik, Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonistak.

Atzo abiatu ziren jardunaldiak, Galatea taldearekin. Gaur Bide Ertzean taldearen musika eta Jon Benito zarauztarraren poesia izango dira, �Ez zaitut abandonatuko� ikuskizunarekin. Asteazkenean, �Traves�a de Bilbao� dokumentalarekin, Jose Fernandez de la Sotaren testuetan oinarritutako ibilbidea egingo da eta emanaldiaren ostean, Jose Fernandez de la Sotari egingo dio elkarrizketa Jose Ramon Zabalak.

Ostegunean, �Las cicatrices del aire� ikus-entzunezkoaren errezitaldia egingo du Carmen Isasik, Pablo Gonzalez de Langarikaren testuak erabiliz. Azkenik, Tachia Quintanar aktoreak �Muy airosa criatura es Dulcinea" lanean, emakume poeten lanekin jokatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo