GARA > Idatzia > Kultura

KRITIKA klasikoa

Studio de l'Opéra de Lyon

Maite IDIRIN          

Kontzertu berezia bezain interesez betea izan zen joan den ostegunean akustika perfektua duen Ageluko San Leon elizan entzun genuena. Interpreteak, sopranoa, bi mezzo-soprano eta tenorea ziren. Lehen partea, frantses poeta handien hitzen gainean landutako kantuak  entzunez hasi genuen. “Le papillon et la fleur”, Victor Hugoren poema, G.Fauré konpositoreak musikatua izan zen lehena. Pauline Sikirdjik izan zen grazia hadiarekin interpretatu zuena. Jarraian, Paul Verlainen “La lune blanche” kantatu zigun tinbre ederra duen Heather Newhous sopranoak. Baita “Au bord de l’eau” ezaguna Remy Mathieu tenoreak.

Bikotean berriz, Heather Newhousek eta  Majdouline Zerari, mezzo-sopranoa jardun ziren bikain. Bigarren  partean, H. Berliozen “Les nuits d’été” ziklotik, “Villanelle”, “Sur les lagunes” eta “L’ile inconnue”, Téophile Gautierren poema musikatuak, entzun ginuzten  ahotsa gero eta ederrago ateratzen zoan tenoeak emanik.  Ondotik, gertakizun kontsidera daiteekena, 25 urterekin hil zen Lili Boulangerrek idatzita utzitako kantuetatik, “Démain fera un an” kantua, negarra ere kantatzen zuela eman zigun sopranoak, piano laguntza bereziz lagunduta. F. Poulencen “Voyage à Paris”, “Dans l’herbre”, “Sanglots” eta “Le petit garçon trop bien portant” bi mezzosopranoek ahotzetan heldu ziren. Oso ongi interpretatu zituzten. Publikoaren txaloak gelditzen etzirenez irakaslea atera zuten eszenara eta Felicity Lottek kantu batekin itxi zuen emanaldia, jendeak amaigabe txalotzen zuen binbitartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo