gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«Club Sandwich»
09:30, Victoria Eugenia antzokia
09:00 eta 12:30, Kursaal 1
Fernando Eimbcke-k sinatzen du gaur Sail Ofizialean eskainiko den film hau. Bertan, Paloma eta bere hamabost urteko seme Hector dira protagonistak. Bikoteak oso harreman sakon eta berezia du, baina, semearen adinak ondorioak ekarriko dizkio bikoteari. Izan ere, kostaldean oporretan daudela, Hectorrek Jazmin nerabea ezagutuko du, eta maitasunaren eta sexuaren lehen izpiak biziko ditu harekin. Palomak, ordea, gertu edukitzen jarraitu nahi du Hector, eta gaizki pasatuko du; izan ere, behin betikoz onartu beharko du semea hazten ari dela eta ez dela gehiago seme bera izango, eta orain arte bere lagun mina izan den arren, egoera aldatu egingo dela.