gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«The Railway Man»
09:00 eta 22:00, Kursaal 1
Jonathan Teplitzky zuzendariaren lan hau ere Sail Ofizialean eskainiko da gaur. Colin Firth eta Nicole Kidman dira protagonistak bertan eta beraiekin batera Stellan Skarsgård, Jeremy Irvine eta Hiroyuki Sanada agertuko dira. Film hau txikitatik trenekin liluratuta dagoen Eric Lomax ofizial britainiarraren historian oinarritzen da. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek harrapatu eta Birmania eta Tailandia artean kokaturiko lan-esparru batera bidali zuten Lomax. Han, berak eta bere kideek baldintza oso gogorretan bizi behar izan zuten, eta beren atzemaileen torturak jasan. Hainbat hamarkada geroago, Lomax Britainia Handiko iparraldean bizi da emazte Patriziarekin. Han, erretiratuta dagoela, trenengatik duen pasioa bizirik izango du oraindik. Baina, egun batean, bere sufrimenduaren errudun izan zen soldadu japoniarrak bizirik jarraitzen duela jakingo du.