gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«Alardearen seme-alabak»
19:30, Antiguo Berri, 7
Eneko Olasagastik eta Jone Karres-ek zuzendu dute Zinemira saileko film hau. Emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzearen alde eta kontra daudenen sentimenduak dira film honen ardatza. Festak egun bat irauten du bi herrietan. Lehenengo zatian, Alardea zer den erakutsiko dute, hasiera-hasieratik; haren historia, eszenaratzea, osaketa eta ezaugarriak. Bigarren zatian, gatazkaren hasieraz hitz egingo dute, eta hastapeneko urteetan, 90eko hamarkadan, izandako bilakaeraz. Hirugarren zatian, gaur egungo egoera aztertuko dute, 2011 eta 2012koa, eta festaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egingo dute.