GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«Touch of Sin»

17:15, Victoria Eugenia           

24:00, K2

 

Jia Zhangkek zuzendutako “A touch of Sin” filmak Txina erraldoi ezezagunaren lau ikuspegi eskainiko dizkio ikusleari. Meatzari sumindu batek bere herrian gailendu den ustelkeriaren aurka egingo du. Emigrante bat etxera itzuliko da Urte Berrirako eta su-arma batek eskaintzen dituen aukera guztien berri jakingo du. Sauna bateko harreragile eder bat mugara iritsiko da bezero aberats batek eraso ostean. Langile bat lanez lan ibiliko da bere bizitza hobetu nahian. Lau pertsona; lau probintzia. Egungo Txinaren erretratu bat: indarkeriak pixkanaka higatutako erraldoi ekonomiko bat. Donostiako Zinemaldian aurretik egondakoa da Zhangke, 2008an izan zen “Er shi si cheng” (24 city) lanarekin, Zabaltegin. Film honekin, berriz, gidoi onenaren saria irabazi du aurtengo Canneseko jaialdian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo