GARA > Idatzia > Kultura

ARTE ESZENIKOAK

Soinu diseinurako ikastaroak urrian, Bilbon

BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak eta Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) Otxarkoagako Udaltegian egingo den «Antzerki ikuskizunetarako soinu diseinua» ikastarorako matrikulazio epea zabaldu dute. Ikastaroa urriaren 14tik 17ra egingo da, eta izena emateko epea urriaren 4an edo hogei plazak betetzen direnean amaituko da. Ikastaroaren helburua, etorkizuneko soinu diseinugileek lehenengo pausoak emateko beharrezkoak diren teknika bereziak eta ezagutzak ikastea eta arrakastaz gauzatzea da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo