GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«El rayo»

9:30, K2                               

20:30, Principe 7

 

Hamahiru urteren bueltan, Hassanek bere jaioterrira itzultzeko bidaiari ekingo dio, Espainian zorterik izan ez eta lanik topatu ez duela-eta. Bere aurrezki guztiak bigarren eskuko traktore bat erosten inbertituko ditu, eta ibilgailuarekin, “El Rayo” izeneko traktorearekin, Marokora abiatuko da. Hamahiru urte luzeren ostean, lortu duen lehendabiziko ondasuna da ibilgailua. Fran Araujo eta Ernesto de Nova bikote gazteak egin du gidoia, lana zuzentzeaz gain. Lehenengoak urte batzuk eman ditu telebistako saioetan gidoigile lanean. De Nova, berriz, telebistako hainbat ekoizpenetan lan egindakoa da. “El Rayo” dute biek ala biek aurreneko film luzea. Espainia eta Portugalen arteko ekoizpenean Hassan Benoudra aktore marokoarra da protagonista.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo