GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«Devil’s Knot»

9:00 eta 22:00, Kursaal 1

p044_f02.jpg

 

Askotan saritutako Atom Egoyan armeniar jatorriko zuzendariak dakar “Devil´s Knot”, eserlekuan mantenduko gaituen misteriozko filma. Besteak beste Canneseko Grand Prix eta Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen “The Sweet Hereafter” (1997) lanagatik, eta AEBetako Kritikarien Elkarteko Adierazpen Askatasunaren saria ere eraman zuen, “Ararat” (2002) filmagatik. Reese Whiterspoon eta Colin Firth aktoreekin lan egin du azken lan honetan, eta herri txiki batean eraildako hiru haurri buruzko egiazko kasu batean oinarritu da. Poliziak hiru nerabe identifikatuko ditu, “Memphiseko Hiruak”, erritual sataniko bat egiten ari ziren bitartean gauzaturiko krimenaren egile gisa. Egia, ordea, are izugarriagoa izan daiteke oraindik, hildako haurretako baten ama eta ikertzaile pribatu bat gauzak diruditena ez bezalakoak izan daitezkeela susmatzen hasten direnean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo