GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irisartarrak kexu, Frantziako armadak herri erdian egindako maniobrengatik

p014_f02.jpg

A.M. | IRISARRI

Hogeita hamar lagun bildu ziren, atzo, Irisarriko herriko etxearen aitzinean, herenegun Frantziako armadak Nafarroa Behereko herri erdian egindako maniobrak salatzeko. Badira egun batzuk, dirudienez Malira joateko, trebakuntzan dabiltza. Hainbat auzokidek salatu dutenez, astelehenean, «tiroka aritu ziren frontoiaren eta eskolaren inguruan; bide bazterretan kokatu ziren beren armak ibilgailuei zuzenduz eta etxeetako teilatu gainetik helikopteroen joan-jinak etengabeak» izan ziren.

Onartezina

Inork aldez aurretik deus abisatu gabe «gerla eta okupazio giroa» jasan behar izan dutela gaineratu zuten. Beren herria «armadaren propaganda zelai» bilakatu izana «ahalkegarri eta onartezina» dela diote. Gobernua murrizketak egiten ari den garaian, maniobra hauek duten kostuaz ere ohartarazi dute.

Bestalde, Xavier Lacoste Irisarriko auzapezak Euskal Irratietan adierazi zuen militarren arduradunei herritik hurbil eta gauez ez aritzeko galdegin diela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo