gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«La herida»
09:00 eta 22:30, Kursaal 1
Fernando Francok sinatzen du Sail Ofizialean eskainiko den “La herida” filma. 30 urteko Ana da protagonista eta anbulantzia-gidaria da. Lanean eraginkorra da, baina mundu horretatik kanpo, lanetik ateratzean kosta egiten zaio jendearekin erlazionatzea. Berak ez daki, baina psikiatrek mugako nortasun-nahasmendu deitzen dioten gaixotasun hori dauka Anak. Hori dela-eta, bere kalterako gauzak egiten ditu, esaterako, alkohol gehiegi edan eta bere burua jo. Ana ez da gai bere irrikarik handiena lortzeko: zoriontsu izatea. Fernando Francok egin dituen lanen artean, aipatzekoak dira Pablo Berger zuzendariaren “Blancanieves” (Goya sarietarako izendapena lortu zuen honegatik) eta Montxo Armendarizen “No tengas miedo”.