GARA > Idatzia > Euskal Herria

Oñatik aho batez onartu du Asier Guridi presoaren aldeko mozioa

GARA | OÑATI

Oñatiko Udalbatzarrak aho batez onartu du lehengo astean Venezuelan atxilotua izan zen Asier Guridi herritarrari babesa adierazteko mozioa.

Onartutako testuak momentu politikoaren garrantzia azpimarratzen du, eta nazioarteko komunitateari, eta bereziki Venezuelako Gobernuari, «iraganeko politikak» alde batera utzi eta euskal bake prozesuaren mesedetan jarduteko eskaera egiten dio.

Atxiloketak dituen ondorio pertsonalez ere kezka agertu dute bi alderdiek, senideei babesa helaraziz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo