Frantziako Kopa
Genetsek inolako arazorik gabe egin du aurrerako bidea
LESCAR 1
GENETS 6
Jon LEUNDA
Angeluko Genetsek Frantziako Kopako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela eskuratzeko inongo arazorik ez zuen izan. Angeluarrek beraiek baino askoz ere beherago eta erabat amateurra den talde baten aurka jokatu zuten, eta zelaian ikaragarrizko aldea ikusi zen.
Bearnokoak saiatu ziren lapurtarrei gauzak zail jartzen, baina berehala ikusi zen bien arteko aldea nolakoa den.
Avironek, berriz, Martignas taldearen zelaian jokatu behar zuen, eta norgehiagoka hasi ere egin zen, baina ez zen amaitu. Sekulako ekaitza hasi zuen, euria, trumoi eta tximistak tartean, eta epaileak eta jokalariek aurrera egiteko ahalegina egin bazuten ere, berehala geratu zen zelaia baldintza txarretan, eta epaileak aldagelatara bidali zituen bi taldeak. Orain Federazioak erabaki beharko du zer egin.
Bi talde nagusi horiez gain, Baionako Croisesek eta Bokalek ere Frantziako Kopan jarraitzen zuten, eta biek hurrengo kanporaketako txartela lortu zuten. Baionakoek 0-2 irabazi zuten Esmanen zelaian, Dos Santosek eta Gabarusek egindako golei esker. Zuri-urdinak gehiago izan ziren, eta ongi merezita irabazi zuten kanporaketa.
Bokalek, berriz, Villenauve Sur Lot taldearen zelaian 0-2 garaitu, eta sailkatzeko txartela lortu zuen. Galigazon eta Lestage izan ziren golegileak.