GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Desafioa

Arria V.ak apustua jokatzeko deia egin dio Xabier Zalduari


J.L.

Arria V.ak apustua jokatzeko desafioa bota dio Xabier Zalduari. Errezildarra prest omen dago 24 kana-erdiko moztu eta ondoren 7 kilometro korrikan egiteko.

Zumarragakoak erantzun nahi baldin badio, Arria urriaren 11n Tolosako Kantabriko tabernan egongo da 20.00etan. Errezildarraren asmoa neurketa Gabonen buelta horretan jokatzea da. Badirudi Zaldua ere jokatzeko gogoz dagoela, eta itxura guztien arabera ados jarri eta jokatzeko modua egingo dute.

Apustu gauzatzen bada, urte honetako seigarren aizkora jokoa izango litzateke, nahiz eta hemen korrikan ere arituko diren. Jadanik lau jokatuta daude, eta azaroan beste bat jokatuko da, eta hor ere Zaldua tartean dago.

Izan ere, azaroaren 8an jokatuko da Zegaman binakako aizkora apustua. Alde batetik Dorronsoro eta Zaldua izango dira, eta bestetik, berriz, Esnaola eta Berasategi. Bikote bakoitzak 14 60 ontzako erdibitu beharko ditu.

Zaldua, Dorronsoro eta Esnaola aizkolari ezagunak dira, baina ez Berasategi, lehen aldiz arituko baita, era ofizialean behintzat. Aipatutakoek garbi erakusten dute apustuek sekulako indarra hartu dutela berriro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo