GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kontsumo arduratsua indartuko du Biocultura Bilbao azokak

GARA | BILBO

Biocultura Bilbao azokak produktu ekologikoak eta kontsumo arduratsua sustatuko ditu gaur hasi eta igandera arte Barakaldoko BECen. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) kideak pozarren dira feria esanguratsua gurera datorrelako. Azaldu dutenez, Madril, Bartzelona eta Valentzia artean 150.000 bisitaritik gora bilduz urtero, BioCultura ekoizpen eta kontsumo ekologikoaren erakusleihorik hoberena da Estatuan. «Zorionekoak sentitzeko moduan gaude, erakustazoka berri honekin Bioterrak duela 10 urte zabaldutako bidea indartzen delako».

ENEEK ekitaldietarako proposamenak egin eta bertako eragile ekologikoen parte-hartzea bultzatu du. Hala, euskal nekazaritza ekologikoak leku nabarmendua izango du Biocultura Bilbaon.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo