GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iñaki Petxarroman 2013/10/2

Marra gorriak

berria

Arrazoi du Jesus Egigurenek. Jaurlaritzak «egoerak eskatzen duen neurrian» erantzun beharko luke Euskal Herria astindu duen azken razzia polizial-judizialaren aurrean. Izan ere, estatuak pausoz pauso jaten baitio lurra giza eskubideen eremuari, Bertolt Brechten olerkian bezala. «Zer uste zuten, ez ginela ausartuko?». Argi laburbildu zuen horri buruz PPk duen ikuspegia Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak 1998an Egin egunkaria eta irratia itxi zituztenean. Alegia, Espainiak Euskal Herrian ez dauka marra gorririk. Izatekotan, herri honetako eragileek ezarri behar diote marra gorria. (...)

Auzitegi Nazionalak agindu eta Guardia Zibilak ¯Ertzaintzaren laguntzarekin¯ egindako polizia operazioak aurreko astean zegoen baino metro batzuk atzerago jarri du estatuaren inpunitatearen marra. (...) Estatuaren zapaltze makinaria ez da inoiz gelditu, baina Herrira-ren aurkako sarekadak etorkizun hits baten iragarpen zaharberritua dakar. Alegia, zaharra uste genuen zerbait berriren iragarpen kezkagarria.

Kezkagarria ez bakarrik presoek berdin jarraituko dutelako, baizik eta haien eskubideak aldarrikatzea de facto delitua delako jada, epaiketarik egin gabe, jakina. Hala, jende askok ezkutuan jardun beharko du zilegia eta beharrezkoa den lan bat egiten. Zilegia eta beharrezkoa, herri honek bakea eta normalizazioa lortuko baitu bakarrik presoen egoera konpontzen bada. Eta, kezkagarria, ezker abertzale osoa jarri dutelako berriro -nahiz ETAren jarduerarik ez izan- estatuaren zaldien hanketan.

Eta Jaurlaritzak zein alderdi politikoek irmo adierazi beharko liokete operazio hauen buruan den Espainiako Gobernuari ez dutela atzerapausorik onartuko. Ez dutela onartuko herritarren oinarrizko eskubideak zanpatzen dituen eraso gehiago. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo