GARA > Idatzia > Kultura

«BIZIRIK GAUDE»

Su Ta Gar-ek disko berriaren aurrerapena egin du NAIZ-en

Aurten 25 urte betetzen dituen Su Ta Gar talde euskaldun mitikoak «Bizirik gaude» estudioko hamargarren lana kaleratuko du hilaren 23an, GARAko irakurleek aurretik eskuratzeko aukera izango badute ere (aurrerago azalduko dugu nola). Aurrerapen moduan NAIZek atzo goizean «Zure baitan» kantaren bideoklipa eskegi zuen sarean, eta ordu gutxitan ehunka ikustaldi izan zituen. Bideoa eta honen diseinua Xanti Rodriguezena da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo