
Liburutegi Nagusiak Txillardegiren izena har dezala eskatu dute
GARA | GETXO
Donostiako hamazazpi idazlek eskaera bat aurkeztu zuten atzo Donostiako Udalean hiriko Liburutegi Nagusia Txillardegi Liburutegia izenda dadin eskatuz Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi (1929-2012) euskal idazle, hizkuntzalari eta politikariaren omenez. �Honela, gure hizkuntzari eta gure hiriari hainbeste eman dion idazlearen memoriak merezi duen lekua hartuko luke, Koldo Mitxelenak, Carlos Santamariak eta Inazio Maria Barriolak hartu duten bezala�, dio aipatutako eskakizunak.
Idatziak gogorarazten duenez, �Urrezko Domina eman zionez, esan gabe doa Donostiako Udalak ezagutzen dituela Txillardegiren merituak bere izena hiriaren barruan txerta dadin kulturaren eta bereziki irakurketaren eragin-gune gisa�.
Eskaera sinatzen dutenen artean Ramon Agirre, Jokin Ansorena, Joxe Austin Arrieta, Harkaitz Cano, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Fito Rodriguez eta Arantxa Urretabizkaia daude.
�Donostiak garrantzi handia du Txillardegiren nobelagintzan, bai bizipen pertsonaletan eta gertaldi alegorikoetan oinarritutako hartan (`Haizeaz bestaldetik', 1979), bai nobela historikoan (`Putzu', 1999). Bestalde, ikerketa sakon bana egin zien aurretik ezer gutxi landu izan ziren bi leku bereziri: `Antigua 1900' (Kutxa, 1991) eta `Santa Klara, gure uharte ezezaguna' (Kutxa, 2004). Azken bi lanok egiteko, `Putzu' nobelarako dokumentazioan bezala, Txillardegik ordu luzeak eman zituen plano eta agiri zaharrak ikuskatzen orain bere izena eduki dezala eskatu dugun liburutegian�. Hitz horiekin argudiatu dute eskaera.