GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«CONSTRUYENDO LA PAZ DESDE EL ÁMBITO LOCAL»

Herrien eta pertsonen bake prozesuan, gizartea berme bakar

p03_f02.jpg

Aimar ETXEBERRIA | DONOSTIA

Munduko txoko ezberdinetako gatazka politikoen konponbide prozesuetan ekarpenen bat egin duten lau adituk egin zuten bat atzo Kursaalen. Euren esperientzia propioen berri eman zuten, gatazkaren konponbidean arlo lokaletik egin daitekeena nabarmenduz.

David Newton, Conciliation Resources-eko Politika, Praktika eta Komunikazio zuzendaria; Katrin Planta, Berghof Foundation-eko kidea; Pat Colgan, UE Peace Program-eko zuzendari exekutiboa; eta Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea, izan ziren saioko hizlariak, Lourdes Perez kazetaria gidari zutela.

David Newton

Conciliation Resources

«Bake prozesu bat negoziazio formal baten gaindiko gauza bat da»

Conciliation Resources-eko arduradun David Newton izan zen lehena hitza hartzen. Mundu osoan zehar (Hego Amerika, Afrika eta Asia zentralean izana da, besteak beste) lanean aritutako aditua da eta azaldu zuenez, eragile sozialei babesa eskaintzea da bere elkartearen lehentasuna. Gatazken konponbidearen baitan hiru alor azpimarratu zituen guztien gainetik: bake bidearena, memoriarena eta elkarrizketarena.

Bake bideari dagokionez, hainbat ibilbide ezberdin izan daitezkeela adierazi zuen, bakoitzaren bakearen ideia dela-eta. Memoriaren kasuan, aldiz, justiziaren eta erreparazioaren ideiak nabarmendu zituen. Filipinetan eginiko lan bat jarri zuen horretarako adibide modura, Gobernuaren eta MILF gerrillaren arteko elkarrizketen bultzatzaile izan baitzen bere elkartea. Newtonen esanetan, bertako politikariek ez zeukaten interes handirik memoria historikoa lantzeko; gizarteak, aldiz, bai. Hori horrela, nork bere historia eraiki zezan lan egin zuten. Elkarrizketa sustatze aldera, zinema erabili zuten ezberdinak batu eta dokumental bat osatzeko. Modu horretan, ikuspegi ezberdineko jendea elkarlanean jartzea lortu zuten, euren arteko eztabaidei bide emanez, modu natural batean.

Hiru ondorio nagusi utzi zituen bere hitzaldiak. Batetik, bake prozesu bat negoziazio formal batez gaindiko zerbait dela argi utzi nahi izan zuen. Bestetik, konponbide prozesu orotan sortzen diren une gatazkatsuen aurrean irudimena erabiltzeko deia egin zuen eta, azkenik, legitimitatearen garrantzia azpimarratu zuen, gisa honetako prozesuetan bilatzen den helburuetako bat dela adieraziz.

Katrin Planta

Berghof Foundation

«Udalek gizarte eragileen sostengu izan behar dute, horien ekimenak bultzatuz»

Batez ere Kolonbian eginiko lanagatik da ezaguna Katrin Planta Berghof Foundation-eko kidea, baina Europako zenbait gatazkaren konponbidean ere jarri du bere alea. Eremu lokaletik lan egiteak dituen alde onak eta txarrak aipatu zituen lehenik eta udalek gatazken konponbideetan eragiteko dituzten baliabideak aipatu zituen bere hitzaldia amaitzeko.

Gizartearengandik gertuen dagoen instituzioa izateagatik da garrantzitsua udalek konponbidearen alde egin dezaketen lana, Plantaren hitzetan, eta, era berean, bestelako instituzio eta erabaki guneekin egin dezaketen bitartekaritza lana aipatu zuen. Konponbide prozesuan herritarren parte hartzea sustatzeko ere udalak baliagarriak direla adierazi zuen.

Aldiz, alde txarrik ere atzematen dio Berghof Foundation-eko kideak tokian tokiko jardunari. Hala, ezinbesteko baldintza bezala jo zuen alderdi eta eragile guztien borondatea. Eskumen kontuak ere izan zituen hizpide eta udalek edota bestelako gobernuek izan dezaketen jarraitutasunik ezak prozesua oztopatu egin dezakeela gaineratu zuen Katrin Plantak.

Egoera horren aurrean, gizarte eragileen sostengu izateko deia egin zien udalei, eta azken gogoeta bezala, arlo lokaletik haratago pentsatzearen garrantziaz ohartarazi zituen hauek, konponbide prozesu nazionalean eragina izan dezaten.

Pat Colgan

EBko Peace Program

«Konponbidearen aldeko jardunak ez luke negoziazioak etenda    ere amaitu behar»

Ipar Irlandako konponbide prozesua izan zuen mintzagai Pat Colgan Europar Batasuneko Peace Program-eko zuzendari exekutiboak. Pertsonen eta herrien bake prozesua goraipatu zuen honek eta, negoziazio prozesu formalez gaindi, gizarteak konponbide prozesuaren alde egiten duen jardunak ez lukeela geldialdirik izan behar aldarrikatu zuen.

Ipar Irlandako kasua oinarri hartuta, lehenengo gauza gatazkak utzitako herentziari heltzea izan zela azaldu zuen, bertako egoera ekonomiko eta sozialaren egoera kaskarra zela-eta. Ondorengo pausoak gizartea egonkortzeari begira egin zituztela adierazi zuen, berradiskidetze prozesua abiarazi zutelarik. Egun, bi komunitateen arteko zubiak eraikitzen dihardutela azaldu zuen. Bide horretan, Belfasten dauden «bakearen 41 harresiak» izan zituen hizpide eta horiek ezabatzeari ekingo diotela iragarri zuen.

Berradiskidetze prozesuan eman beharreko pausoetan jarri zuen indarra Colganek bere mintzaldiaren amaieran. Hala, hainbat aholku eman zituen: «Hiltzeari utzi behar diogu lehenik. Iragana onartu behar dugu eta etorkizunerako oinarriak jartzeko lan egin, hizkuntza egokia erabiliz horretarako. Azkenik, ikuspegi bateratu bat landu behar dugu, etorkizunean elkarrekin bizi behar baitugu», adierazi zuen.

Paul Rios

Lokarri

«Gizarteak konponbidearen alde egiten badu, politikariak mugiaraziko ditu»

Euskal Herrian bake prozesu bat bururaino eramateko aukerak badaudela esanez ekin zion hitzaldiari Riosek. ETAk ekintza armatuak egitea behin betiko utzi izana eta Sorturen legalizazioa jarri zituen baieztapenaren adibide gisa. Aurrera begira, prozesua finkatzea eta elkarbizitza eraikitzea izango lirateke erronka nagusiak.

Horretarako, maila lokaletik oinarriak jartzeko deia egin zuen eta gizartearen parte hartze politikoan sakondu beharra dagoela gaineratu zuen, berau bake prozesuaren akuilu izan dadin. Sor daitezkeen krisialdi egoeren aurrean, herritarrak jarri zituen berme bakar gisa. «Gizartea mugitzen bada, politikariak ere mugitu egingo dira», adierazi zuen ziurtasunez Lokarriko koordinatzaileak.

Horregatik, herritarren parte hartzean sakontzeko beharra azpimarratu zuen eta, bide horretan, hiru erronka aurreikusi zituen. Alde batetik, aniztasuna bilatu behar dela aldarrikatu zuen, ekimen orotan gizarteko sektore guztien parte hartzea bermatuz. Bestetik, prozesua bera goraipatu behar dela aldarrikatu zuen, eginiko lana, alegia, eta ez beronen emaitza.

Ekimen orok efektu biderkatzailea izan dezan lan egin behar dela ere gaineratu zuen Paul Riosek, helburu hori lortzeko hainbat pertsona «onen» balioa azpimarratuz.

Exministro de Allende: «Las masas por sus derechos, invencibles»

Jorge Tapia fue ministro de Educación en el Gobierno chileno de Salvador Allende, derrocado por el sangriento golpe militar del que acaban de cumplirse 40 años. Ayer estuvo en Donostia para desgranar algunas conclusiones de su larga experiencia política. Asegura que su pueblo acertó al «decidir no usar la violencia, sino la no-violencia activa» para recuperar la democracia, lo que consiguió al fin en un proceso que definió como éxito, «pero sin caer en la autocomplacencia». «Vencimos políticamente a las fuerzas armadas más preparadas de América Latina -subrayó Tapia-, y ese es un caso digno de estudio. Las masas actuando en defensa de sus derechos se vuelven invencibles, incluso para esos ejércitos», opinó, aunque matizó que no sabe si esa lección vale para todas las partes del mundo.

Glosó igualmente la importancia de la labor municipal, citando ejemplos como lo que ocurre en zonas fronterizas entre Chile y Perú en conflicto o la federación que han creado localidades aymaras de Bolivia, Chile y Perú.

Precisamente la institución nacional vasca de índole municipal, Udalbiltza, estuvo en la conferencia con este mensaje: «Necesitamos una nueva cultura política basada en la convivencia». R.S.

Palestina, Sahara y Kurdistán, la acción local más difícil

Hoy se escucharán testimonios de ciudades que han superado conflictos o ayudado a resolverlos, pero la primera jornada se cerró con tres representantes locales de zonas aún en contenciosos muy duros que intentan transformar. Conflictos que a su vez coindicionan terriblemente la política local, como subrayó Abdallah Saleh, alcalde de Banizid al Sharkia (Palestina). Detalló cómo las colonias israelíes próximas les impiden construir, les confiscan servicios básicos, «incluso nos echan su basura» o «construyen fábricas químicas cercanas».

Salek Baba, gobernador de una región saharaui, incidió en la gravedad de la represión y en la desesperanza que extiende el bloqueo de su conflicto. Así, una de sus misiones actuales como gobernantes locales es calmar a los jóvenes que se impacientan por la falta de cumplimiento de la legalidad internacional, «porque sabemos que fracaso significa retorno a las hostilidades». En paralelo, intentan «incentivar la lucha política por los derechos en los territorios ocupados, donde hay 150.000 soldados marroquíes». Pero Baba reclamó encarecidamente apoyo externo, porque la «debilidad de la comunidad internacional» ante Marruecos es uno de sus grandes problemas.

Osman Baydemir, alcalde de Diyarbakir, capital del Kurdistán Norte, era el orador de más rango. Aportó datos de este pueblo de 40 millones de personas dividido en cuatro estados ajenos, que ha perdido ya 40.000 vidas por el conflicto (de ellas 17.000 civiles) y en la que han estado vetadas hasta tres letras de su alfabeto (X, W, Q). Pese a ello, y a circunstancias como el «colapso» de su ciudad por los desplazamientos forzados, Baydemir dijo que se hace política local, y con resultados. Así, los kurdos han implantado sus pueblos en los últimos diez años «servicios básicos que Turquía no nos dio en 80». R.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo