GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

J. Morejon

Metroak diskriminatzen gaitu?

LOMCEren kontrako manifestaziora joateko asmoz, metrora joan naiz, baina zerbitzua Gobelan eteten zen bidaia jarraitzeko autobusez Astrabuduraino eta berriro metroa hartu Bilboraino joan ahal izateko.

Gaur GARA irakurri dut, baina ez dut inolako iragarpenik ikusi zerbitzu horren etenaldiren berri emango zuenik. Astrabuduko ilara amaigabean andre batek prentsan berak etenaldiaren berri izan duela komentatu du, eta horra hor nire harridura. Etxera bueltatzean errebisatu egin dut egunkaria eta ezer ez dut ikusi, ez iragarpenik, ez iragarkirik abisatzeko eta nire galdera da metroko arduradunentzat ea metroan igotzeak ideologia zehatzik eskatzen duen. Bidaia ordubete, Santiago y cierra...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo