HEZIKETA
48. Durangoko Azokak berreskuratu egingo du Ikasleen Eguna
Ikasleen Eguna indarberritu du 48. Durangoko Azokak ekintza programazio zabalarekin. Izan ere, aurten azokaren lehen eguna, abenduaren 5a, laneguna da, eta ikastetxeei azokara etortzeko gonbita egiten die azokak. 48. edizio honetan, baina, ikasleentzako propio ekimen ugari antolatu dira, eta gune bakoitzak eskaintza berezitua egingo du.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) bi kontzertu emango ditu, «Donostia 1813-2013 izenburupean», 2013/2014 abonamendu denboraldiaren baitan, Donostia erre, suntsitu eta ondoren berreraikitzeko ebazpenaren bigarren mendeurrena dela eta. Saioak ostegunean eta ostiralean, urriaren 17an eta 18an, izango dira, 20.00etatik aurrera Kursaalen, eta Jun Markle-k zuzenduko ditu, Harkaitz Cano lankide duela.