Avironek hartu dio jada tamaina mailari, eta hasi da behetik gora burua ateratzen
AVIRON 1
LIMOGES 0
Jon LEUNDA
Badirudi apurka-apurka ari dela Aviron denboraldiari tamaina hartzen, eta herenegun iluntzean garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Limogesen aurka, nahiz eta oraindik ere beheko postuetan jarraitu beharko duen.
Norgehiagoka parekatua izan zen lehen zatian, eta bi taldeetako jokalariek izan zituzten gol aukerak. Aldiz, bietako inork ez zuen asmatu, eta markagailua hutsean zela joan ziren atseden hartzera.
Bigarren zatian ere gauzak era berean hasi ziren. Azkenean, baina, lapurtarrak izan ziren gola sartzen bakarrak. Jada markagailuan atzean zirela ikusita, kanpotarrek aurrera jo zuten, sailkapeneko goialdean jarraitu nahi baitzuten. Baina hortik aurrera etxeko taldeak atzean lan bikaina egin zuen, aurkaria aukerarik gabe utzi eta itxaropena sortzeko garaipena lortuz.
Genetsen garaipena
Angeluko Genetsek ere irabazi egin zuen atzo, denboraldiko bigarren garaipena lortuz Montpellier B taldeari 1-2 irabazita. Gauza bitxia da aurten talde hori-berdeari gertatu zaiona, izan ere, orain arte bereganatu dituen bi norgehiagokak etxetik kanpo irabazi ditu.
Atzo Montpellierren bigarren taldearen zelaian lortu zuen garaipenak lan asko eskatu zion Genetsi. Jokalari gazteak eta maila handikoak izan zituen aurrean, baina Angelukoek lan bikaina egin zuten, merezitako garaipena lortuz.
1
0