MUSIKA
Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizioa Bermeon
Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizioa izango da azaroaren 2an, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra izango da jaialdiaren talde nagusia, eta harekin batera arituko dira Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak. Mozorrotuta joanez gero, sari potoloak irabazteko aukera egongo da iluntzeko 20.00etan hasiko den jaialdian, Spookypheria Productions kultur elkarteak eta Bermeoko Udalak jakinarazi dutenez.