GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

2.B MAILA Amorebieta

Arrakastaren giltzarria, jokalarien inplikazioa

Hasiera kaxkarra gainditu, eta bolada ezin hobeari ekin dio Amorebietak. Jokoa eta emaitzak bateratuz, hiru garaipen eskuratu ditu azken hilabetean, eta sailkapenaren erdialdean kokatu da.

p032_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Aldatzeko erabakiak onerako izango direlakoan hartzen badira ere, trantsizio prozesuak noiz edo behin ez dira errazak izaten. Horietako bat gainditzea egokitu zaio aurten Amorebietari. Mailan estreinako denboraldian sekulako emaitzak lortu ondoren, egoera ekonomikoak goitik beherako eraldaketa egitera behartu du talde urdina. Entrenatzaile berria, hamalau fitxaketa eta apaltasunak markatutako norabidea.

Egoera hori aurrera ateratzeko, ezinbestekoak dira denbora, eta futbolean soberan egoten ez den pazientzia. Eta Iñaki Lenizek gaineratu duenez, lan pedagogikoa aldagelan «urduritasunak errorik ez botatzeko. Lan asko geneukan aurretik 14 jokalari berri zeudelako, neu ere berria naiz, jende dexente azken momentuan fitxatu eta berandu hasi zen lanean, horietako batzuk entrenatu barik zetozen... Horrek urduritasun apur bat sortu zuen udan, eta gainera, denboraldia hasi eta golak sartzen eta garaipenak lortzen hastea kostatu zitzaigun... Urduritasunak ez du gauza onik ekartzen baina batzuetan saihetsezina da».

Horren aurrean, «lan egitea besterik ez da geratzen. Eta aldagela lasaitzen saiatzea. Nik argi neukan lan eginez emaitzak heldu eta aurrera irtengo ginela, baina hori taldeari ere transmititu behar zaio, lasaitasunez lan egin dezan».

Lan hori «poliki-poliki» emaitzak eskaintzen ari da. Eta markagailuan ez ezik, azken asteotakoak ikusgarriak izan badira ere -bederatzi puntu eta hamaika gol lau partidatan-, «taldearen jokoan» ere bai. Izan ere, bizkaitarren entrenatzaileak adierazi duenez, «emaitzak horren ondorioa dira, egindakoa beti islatzen ez badute ere. Baina taldeak badarama hainbat aste oso sentsazio onak eskaintzen eta joko ona egiten. Huesca eta Riverren aurkako norgehiagokak, adibidez, galdu egin genituen, baina taldearen itxura ez zen batere txarra izan».

Ez da kasualitatea Lenizek Urritxen jokatutako bi partida aipatzea, bertan topatzen baitituzte zailtasun handienak bere jokalariek euren bertuteak erakusteko eta taldeak gustuko duen jokoa egiteko. «Jokalari inportanteak ditugu, kalitatezkoak, eta zelaiak batzuetan zehatu egiten gaitu. Txikia da, apur bat estua... Edozein momentuan gerta daiteke zeozer eta gehiago kostatzen zaigu gauzak kontrolatzea. Etxetik kanpo, hainbat zelaitan behintzat, errazagoa suertatzen zaigu. Taldeak ideiak argi ditu, ondo kokatzen da, taktikoki oso ondo kokatuta egoten dira jokalariak, eta horrek abantaila handia ematen digu». Lenizen Amorebieta honi, gainera, «baloia edukitzea» gustatzen zaio. «Taldeak baloia ahalik eta denbora gehien edukitzea nahi izaten dut. Pasa den urtean ere horrela egiten saiatu nintzen Bermeon eta emaitza onak eman zizkigun. Baloia mantenduz, aukera gehiago sortzen dituzu, beraz gol gehiago ere bai, eta horren ondorioz, garaipenak ere errazago heltzen dira. Eta horretarako ere Urritxe ez da zelairik aproposena. Baina saiatzen gara, denok egiten dugu gure ahalegin handiena etxean ere ahal ditugun xehetasun guztiak kontrolatzen partidak aurrera ateratzeko».

Lan taktikoarekin batera, entrenatzaile bizkaitarrak argi dauka zein den arrakastaren gakoa, lortzen ari denarena eta etortzear dagoenarena. «Jokalarien inplikazioa». Futbolari bezala hori izan zen Lenizen ezaugarri nagusietako bat, eta aulkietan duen esperientzia motzean ezinbesteko osagaia bilakatu da bermeotarrarentzat. «Bermeon diru gutxirekin egin genuen taldea, talde umila, herriko jendearekin... Eta paper ona egin genuen. Amorebietan ideia antzekoa da, eta orokorrean inplikazioa behar-beharrezkoa bada, are gehiago gure kasuan». «Jokalariek duten guztia ipintzea zelaian, nirekin konplizitatea edukitzea, egiten dugun prestakuntzan sinistea, aginduak betetzen saiatzea... Inplikazioa -azpimarratzen du-. Horrela jarraitzen badugu, gainerako taldeentzat oso zaila izango da gu gainditzea».

Hori espero du Lenizek, eta are gehiago aste honetan, zortzi egunetan hiru norgehiagoka jokatuz denboraldiko lehen herena beteko baitute 2.B mailako taldeek. «Bakoitza nondik ibiliko den ikustatzen has gaitezke, eta zentzu horretan, aste erabakigarritzat har dezakegu. Aste konplikatua ere bada, plantilla ondo kudeatzea exijitzen duena, nekeak faktura handiegirik utzi ez dezan. Nik garrantzia ematen diot aste honi eta baita ilusioz begiratu ere, ia sailkapenaren goialdean edo gutxienez gorantz begira uzten baikaitu».

La semana

Triunvirato. Héctor (Las Palmas) certificó la victoria de su equipo y eso le sirvió, además, para atrapar a Guillermo (Bilbao Athletic) y Jito (River) al frente de la tabla de realizadores, con seis goles. Con cinco les siguen los hermanos Orbegozo, Jon (Barakaldo) y Mikel (Amorebieta), Germán Beltrán (Laudio), Fran Sol (Real Madrid) y Peragón (Puerta Bonita).

Invencibles. El Barakaldo es ya el único equipo invicto de la categoría. Un honor que, entre Primera, Segunda y Segunda B, solo comparte el Barcelona. Pero es que el cuadro fabril, además, acumula ya más de un año -desde el 20 de octubre de 2012, cuando cayó en Las Llanas- sin perder lejos de Lasesarre. A lo que hay que añadir que es el equipo más goleador del Grupo con 21 dianas. Por todo ello, la directiva gualdinegra emitió ayer una nota pública para agradecer la labor de jugadores, técnicos y, sobre todo, Iñaki Zurimendi.

Debut. Espectacular el de Iñaki Williams (Bilbao Athletic) en Lezama. En su segundo encuentro con los cachorros, consecuencia de la convocatoria de Guillermo con el primer equipo, el navarro confirmó que no le pesa el salto de categoría -la temporada pasada militó en juveniles-: anotó dos de los tres goles del equipo rojiblanco.

Copa Federación. Cinco equipos vascos, tres de ellos de Segunda B, disputarán la fase final de la Copa Federación, cuya eliminatoria de 1/16 de final, que se disputará entre el 28 de noviembre y el 19 de diciembre, se sorteó ayer y dejó los siguientes emparejamientos: Real Unión-Peña Sport, Varea-Amorebieta y Balmaseda-San Juan.

Amistoso. El Laudio disputará el miércoles seis de noviembre en Ellakuri (19.00) un amistoso contra el combinado aficionado de la Federación Vasca, que prepara su participación en la 9ª Copa de las Regiones UEFA.

Banquillos. Ya son diez los técnicos cesados en Segunda B. El último, Antonio Gómez, destituído por el Coruxo. El Grupo II es el que más movimiento ha registrado, con cuatro entrenadores cesados.

ALDAKETAK

Entrenatzailea aldatu eta hamalau jokalari berri fitxatu zituen Amorebietak udan. Iñaki Lenizek denbora behar izan du makineria martxan jartzen hasteko.

GOLAK

Bost jardunaldi behar izan zituen Amorebietak bere lehen gola sartzeko. Baina hamargarrena bete denean, bi taldek besterik ez dute urdinek baino gol gehiago sartu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo