GARA > Idatzia > Kultura

BILBO

«Gabrielen lekua» gaur estreinatuko da Arriagan

«Gabrielen lekua» sentikaria Bilboko Arriaga antzokian (19.30) estreinatuko da gaur. Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera dira Gabriel Arestiren omenezko ikuskizun honen sortzaileak. Disko-liburu bat ere argitaratu dute. Bertan Paddy Rekalde, Luigi Anselmi, Hedoi Etxarte, Amaia Lasa, Oier Guillan eta Andoni Egañaren testuak aurki daitezke. Diskoan, berriz, Ruedak musikatu dituen Aresti, Guillan eta Egañaren testuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo