LUHUSO
«Hamlet» euskaraz lehenengo aldiz, ostiralean
Euskarazko «Hamlet» antzezlana aurkeztuko dute ostiral honetan Luhusoko Harri Xuri sorkuntza lantegian. Aurreneko aldiz, ekoizpen batek euskaraz heldu dio William Shakespeareren drama famatuari, istorioa mende honetan eta euskal esparruan kokatuz. Hiru konpainion elkarlanetik sortu da obra: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu. Luhuson izan ondoren, Euskal Herri osoan barrena egingo dute bira. Ximun Fuchsen zuzendaritzarekin, Xabier Mendiguren arduratu da obra moldatzeaz.