HIKA TEATROA
Intxaurragak zuzendari onenaren saria jaso du
Agurtzane Intxaurragak, HIKA Teatroa konpainiaren zuzendariak, Torrejon de Ardoz-eko Emakumezkoen Eszena Zuzendarien XVI. Antzerki lehiaketan zuzendari onenaren lehen saria jaso du «Palabras» antzezlanarekin. «Hitzak» antzezlanaren gaztelerazko bertsioa da, eta hitzak eragindako tratu txarrei buruzko istorio bat kontatzen du. Bigarren aldia da sari hau eskuratzen duena, 2006an Alessandro Bariccoren «Seda» obrarekin ere irabazi baitzuen.