GARA > Idatzia > Kultura

Joxemari CARRERE Ipuin kontalaria

Publikoa

Nik hilak deitzen ditut, esaterako, zabarkeriekin, txiste babuekin edo hitz joko zozoekin -barre egiten duten hilak dira, beraz-, eta baita ere inongo desadostasuna erakusten ez dutenak, onartzen dituztelarik (askotan batere gogorik gabe), erritualki txalotuz, sentsibilitatez eta talentuz urri dauden ikuskariak, batzuetan hantusteak, edo kasurik onenean, zozoak». Publikoaren gainean idazten du Alfonso Sastre antzerkigileak («Grandes paradojas del teatro actual». Hiru argitaletxea. 2007), antzerkigintzaren alde horretaz gogoeta eginaz.

Sastreren gogoetatik abiatuta, zer publiko mota joan ohi da kontalaritza ikuskarietara? Zer bilatuko du ipuinak jasotzera agertzen denak? Zer eskainiko dio kontalariak ustezko publiko horri? Euskaraz aritzen garenok ohikoa dugu publikoa euskara ikasleekin osatzea, are gehiago saio asko propio antolatuak dira ikasle horientzat, ikasketen osagarri gisa. Horren aurrean, zer jarrera hartuko du kontalariak? Alde batetik, publiko horrek ez du aukeratu, normalean, ipuin saiora joatea, eraman egin dute; kontalariak, hori jakinik, zer-nolako saioa egingo du? Bestetik, kontaketa saio asko ere liburua eta irakurketarekin lotuak izaten dira, oraingoan saioa irakurketa sustatzeko ekintza gisa aurreikusia izanik.

Batean zein bestean sortzailea bi aukeren aurrean egongo da, aipatu bi helburu horiei men egitea edo bere sormen lana horiekin baldintzatu gabe eskaintzea, alegia, publikoari men egin gabe. Publikoaren esku utzi beharko du erantzuna. Publikoak ordea, zer baloratuko du? Dialektika horretan murgilduz, zein bide hartu da gakoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo