GARA > Idatzia > Kultura

Durangoko bonbardaketa haurren ikuspegitik

p040_f02.jpg

GARA | IRUÑEA

Etxepare saria eskuratu zuen «Gerrak ez du izenik» kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Leire Bilbaoren testuak eta Maite Mutuberriaren irudiek osatutako haurrentzako albuma da eta Etxepare Sariaren VII. edizioan garaile atera zen. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitatetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Leire Bilbao ondarroarraren eta Maite Mutuberria ultzamarraren lana beste 16 lanen artean hautatu zuen Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta eta Mikel Valverdek osatutako epaimahaiak.

Istorioko protagonista Mirentxu da. Ume bat da amama hil eta aita frontera joan zitzaionetik isilik dagoena. «Bere amamak esaten zion: izenak izana dakar, gosea ez badugu izendatzen ez gara gose egongo, inurri tropela izango dugu sabelean dantzan», azaldu zuen Mutuberriak.

Albuma ilustratzerako garaian, Durangoko bonbardaketako benetako argazkiak eta marrazkiak nahastu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo