GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Anjel Lertxundi 20113/10/29

Minaren errenta

berria

Sufritzen ez duenarentzat zaila bada bihotz oparo izatea, zer esanik ez sufritzen ari denarentzat. Zer kulpa dut nik?, galdetzen du. Zergatik tokatu zait niri?, galdetzen du. Eta zerura -edo infernu-trazako zeruaren aldagairen batera- jasotzen ditu begiak. Baina sufritzen ari denaren oinazea ez baldin bada halabeharrak eragina, baizik bihotza organu nagusi duen batek sortua? Ulergarri da halako baten biktimaren mina mendeku gose bilakatzea, errebantxarako gogo, leize beltzenetik irtendako gorroto.

Leungarri bakarra -zaila bezain beharrezkoa- sufritzen ari denaren bihotzean ukendua banatzea eta ez ozpina: zaurian gorrotoa isurtzen duenak nekez du zaurituaren onura bilatzen. Atzo bezala gaur. Minari mina eransten dion bilaukeria da inoren mina bilatzea, inoren mina baliatzea. Atzo eta gaur.

Odolaren gorriak, minaren sorrak biktima guztiak ditu berdintzen. Minaren errentak desberdintzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo