GARA > Idatzia > Kultura

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan hiru film luze euskaraz aurkeztuko dira

Ohiko bideetatik ikustea ia ezinezkoa liratekeen produkzioak ikusteko aukera ematen du datorren hilaren 12an hasiko den Donostiako Itsaspeko Zinemaren Zikloaren 37. edizioak. Aurten, euskaldunagoa dator.

p046_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Mundu osoko filmez osatutako erakustaldia den arren, ez dute elkarren artean lehiatzen, eta gainera, proiekzioak doakoak dira (Kutxako Andia aretoko ekitaldi aretoan). Donostiako zinema jaialdi beterano honen 37. edizioak jarraitzaile ugari ditu berezia baita sortzen duen giroa eta eskaintzen dituen irudien ikusgarritasuna. Hilaren 12tik 16ra izango da aurten, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin (11.00etan, 18.00etan eta 20.00etan egingo dira proiekzioak) eta «euskaldunagoa» datorkigu, ikusi ahal izango diren hiru film luze euskarazko bertsioan eskainiko baitituzte.

Irekiera ofiziala 18.00etan egingo dute, nahiz eta 11.00etan beste proiekzio bat izan. Hiru film labur eskainiko dituzte, eta, ondoren, Bluescreen talde valentziarrak filmatutako «Roatán» luzea euskaraz ikusi ahal izango da. Roatan islak, Guanajo, Utila eta beste irla batzuekin batera, Bahiako irlen uhartedia osatzen du, Honduraseko Karibean. Pirata ingelesen babesleku izan zen, bertan utzi zituzten euren esklabo beltzak eta gaur egun hizkera ingelesa mantentzen dute garifuna etnia osatuz. Roatan ur azpiko paradisu bat da.

Estreno

Título original: «We're the Millers».

Dirección: Rawson Marshall Thurber. Intérpretes: Jennifer Aniston, Jason Sudeikis.

País: EEUU. 2013.

Duración: 110 minutos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo