GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-10
Matanzas: «Ezin zaigu eskatu beste era batera pentsatzea»
Hipokrisia eta faltsukeria aipatu zituen asteazkenean Txema Matanzas abokatuak 18/98 auziaren epaiketan, baina haren hitzek ez zuten ez bataren ez eta bestearen kutsurik izan. Izan ere, epailearen aurrean bere iritziak argi eta garbi azaldu zituen. «Horrela pentsatzen dugu eta ezin zaigu eskatu beste era batera pentsa dezagun», adierazi zuen.

MADRIL

Txema Matanzasi inork ezin izango dio aurpegiratu argi ez hitz egitea, ez eta bere hitzetan zuzena ez izatea ere. 18/98 epaiketan berak deklaratu zuen iragan asteazkenean, eta bere aurkako akusazioei erantzuteaz gain, iritziak eta barru-barruko hausnarketak edonork ulertzeko moduan azaldu zituen epaiketa aretoan.

Izan ere, besteren artean, berak idatzitako iritzi artikuluak oinarri hartuta, borroka armatua defendatzea egozten dio fiskalak Santurtziko abokatuari. Hark asteazkeneko saioa aprobetxatu zuen Euskal Herria «herri zapaldua eta ukatua» dela adierazteko, eta, horregatik, «erantzun molde guztiak» zilegi direla.

«Baita Espainiako ordenamendu politikoa gainditzen duten erantzunak ere», gaineratu zuen, eta borroka armatua eta desobedientzia zibila aipatu zituen. Alde horretatik, beren zilegitasuna oinarri hartuta, borroka molde horiek guztiak gaitzesgarriak ez direla adierazi zuen, nahiz eta «proportzionaltasuna edo beste faktore batzuk eztabaidagarriak» izan daitezkeela azaldu.

Borroka armatuari buruz, hura «erantzuna» dela gogorarazi zuen, eta ez dela gatazkaren jatorria. «Gatazka ez dugu guk sortu, eta gatazkaren intentsitatea ere ez dugu guk erabakitzen», aipatu zuen, eta zera gaineratu zuen: «Horrela pentsatzen dugu, eta ezin zaigu eskatu beste era batera pentsatzea».

ETAk PPko zinegotzi baten kontra eginiko ekintza ospatzea ere leporatzen dio fiskalak, eta hori ukatu zuen Matanzasek. «Hori esan dut, baina esango dut ere bai ez dudala inoiz izan halakoak gaitzesteko benetako sentimendurik ­azaldu zuen­, bestelakorik esatea erabat hipokrita eta faltsua litzateke».

Logikari helduz, heriotzak gertatzen direnean, hildakoa gertukoa izan edo ez izan mina handiagoa edo txikiagoa dela aipatu zuen, eta hori guztioi gertatzen zaigula nabarmendu zuen. «Desberdin sentitzen ditugu heriotzak; hori ekidinezina da», adierazi zuen.



Garzonek urteetan pilatutako «anabasa»

MADRIL

Txema Matanzasek polizia-gorputz espainolek egindako eta Baltasar Garzon epaileak hainbat urtetan pilatutako txostenen gainean adierazi zuen nahita esandako gezurren eta nahi gabe egindako okerren «anabasa» dela.

Oker horietako bat, aipatu zuenez, abokatu legez eginiko lana eta Ekinen izandako militantzia nahastea izan da. Izan ere, Garzonek berak eta fiskalak eginiko akusazioaren kontra azaldu zuen euskal presoen abokatu izan denez gero, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin harremana izan duela, baina harreman horrek bere militantzia politikoarekin zerikusirik ez duela.

Horiek hala, euskal errepresaliatuen abokatuek talde antolaturik ez dutela osatzen adierazi zuen, eta ez dagoela «talde juridikorik». Ezeztatu zuen, aldi berean, bere ogibidean ETAren irizpiderik jaso zuela eta berak kolektiboaren gaineko erabakirik hartu zuela.

Ukatu zuen ere bai erakunde armatuari «jomugak» zehaztu dizkiola, edo berak akusazioak aipatzen duen Adidas goitizena erabili zuela.

Ekinen gainean, antolakundea sortzen parte hartu zuela eta bertako militantea izan zela azaldu zuen. 1999an sortu zuten Ekin, eta jaiotze hori «aspaldikoa zen kezka baten ondorioa» izan zela aipatu zuen, ez zela izan ETAren erabaki baten ondorioa. Gehiago zehaztu eta adierazi zuen garai horretan ohartu zirela negoziazioaren estrategiari lehentasun osoa emateak arrisku bat zuela: «Autodeterminazio eskubidea lortuta ere, ordurako nazioaren zutoinak birrinduta egon zitezkeen».

Horregatik, «garaipen politikoari» itxaroten egon gabe, Ekin nazio eraikuntza sustatzeko sortu zutela nabarmendu zuen.

KASekin alderatuta, Ekinek zuzendaritza politikorako bokaziorik ez zuela azaldu zuen Matanzasek, eta bere egitekoa sektorez sektoreko herri dinamikak bultzatzea zela aipatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos ańos
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea