GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-10
- Errugbia (Top 14)
Biarritzek berriro lehengora itzuli behar du

BIARRITZ

Biarritzek berriro ere lehengora itzuli behar du; garaipenen bidera, alegia. Joan den larunbatean Parisen galdu ostean, gaur Agen menderatu nahi du (gaur, 20.30). Lapurtarrek lehen postuan jarraitzen dute, baina gaur huts egingo balute, postu hori galtzeko arriskua izango lukete.

Hutsune handiak izango dituzte zuri-gorriek. Gaitanez eta Marluez gainera, Thion, Lievremont, Yachvili eta Traille ez dira arituko, Frantziako selekzioan arituko baitira. Izan ere, eta gezurra badirudi ere, Sei Nazioekin batera, Ligako jardunaldia izango baita. Ez da lehenengo aldia, selekzioekin batera aurten lehen ere izan baitira Ligako partidak, baina ez dago dudarik horrek kalte handiena talderik garrantzitsuenei egiten diela, eta Ligako norabidea era alda dezakeela.

Hala ere, Ageni ere gauza bera gertatzen zaio. Sei Nazioez gain, beste selekzioek ere bai baitituzte partidak, eta Dellope italiarra eta Socal eta Popescu errumaniarrak ez dira arituko gaur Agenekin.Lehenengoak Italiarekin jokatuko duelako Sei Nazioarteko partida, eta beste biak Errumaniako selekzioarekin arituko dira partidak jokatzen.

Biarritzek gaur aurkeztuko duen hamabostekoa honako hau izango da: Balan, August, Jhonston, Carizza, Couzinet, Betsen, Dusatoir, Harinordoki, Dupuy, Peyrelongue, Bobo, Aranburu, Bidabe, Gobelet eta Brusque. Aulkian, berriz, honako hauek geratuko dira: Noirot, Ormaetxea, Olibeau, Malonga, Tillous, Lison etaDambielle.

Beste alde batetik, apirileko lehen igandean Donostian Saleren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak hartzeko azkeneko eguna izango da gaurkoa. Gero, hilaren 13an eta 14an, abonatuentzat jarriko dituzte salgai, eta 15etik aurrera, gainerakoentzat. Beraz, partida hori zuzenean ikusi nahi duenak adi egon beharko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Geldialdi eta elkarretaratzeak izan ziren langile eta ikasleen erantzuteko moduak
Euskal Herria
Arnaldo Otegi: «Miles de personas han dado un paso más para construir nuevas condiciones»
Euskal Herria
La denuncia de la política carcelaria, hilo conductor de cientos de movilizaciones
Euskal Herria
Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailu bana jarri du ETAk
Jendartea
Aparece muerto un preso común, el octavo en los dos últimos años
Euskal Herria
Decenas de miles de ciudadanos apoyan los actos contra la dispersión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea