GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-14
Jose Luis Mendoza, Gregorio Monreal, Ana Vilches, Bixente Serrano Izko (eta 22 sinatzaile gehiago)
Bi zaindariren begipetik ateratzea

Ez dago zalantza izpirik: Nafarroa Bai datorren urteko foru eta udal hauteskundeetan aurkeztuko da. Albistea pozgarria izan da duela bi urte koalizioan konfiantza jarri genuen gizon-emakume guztiontzat (60.000tik gora), orduko arrakasta ­are handiagoa­ 2007an berriz ere gertatuko den esperantzan. Izan ere, ekimenak eserleku bat lortu zuen Diputatuen Kongresuan. Beraz, 20 urte pasatu behar izan dira Nafarroako abertzaleak, euskaltzaleak, ezkertiarrak eta aurrerazaleak Madrilen ordezkatuak egon ahal izan zitezen. Eta, egia esan, ez dugu beste horrenbeste urte pasatzerik nahi Nafarroako politikan modu erabakigarrian eragiten hasteko.

Gure boto barreiatuaren eta Nafarroa ofiziala osatzen duten alderdi politikoek berariaz egin duten bazterketa-politikoaren ondo- rioz, etengabe errotik zokoratuak egon gara erakunde ofizial eta ez-ofizial guztietan, Francoren diktaduraren akaberatik hona. Egun, jende independenteaz gain, Nafarroa Bain partaide diren lau alderdi politikoen akordioari esker, desagertua da oztopo horietatik lehendabizikoa.

Badakigu koalizioa berritzea albisterik hoberena izan dela guretzat, baina aldi berean jakin badakigu albistea kolkotik behera ur txorrota botatzea bezalakoa izan dela Nafarroako politikan gauzak bere horretan mantentzearen alde dihardutenentzat. Egoera horren ezaugarri Bi Zaindari dira, Bi Zaindariren begia, alegia. Hona hemen: batetik, euren buruari nabarrista deitzen diotenak eta, horiekin batera, ekonomia, hedabide, armada eta erlijio munduko sektore nabarmenen botere faktikoek bahitutako erakundeen zaindaritza edo begia eta, bestetik, armen erabilerak dakarren zaindaritza edo begia, aurrekoa bezain faktikoa. Azken buruan, nafar izateko modu bakarra onartzen dutenen zaindaritza eta euskaldun izateko modu bakarra onartzen dutenena.

Luze hitz egiten ari da bazterretan bake prozesua esaten zaionaz. Inork gutxik nahi du guk bezainbeste gure historiako aldi beltz horren amaiera. Hori gaur bertan lortuta ere, beranduegi litzateke jende askorentzat: ETAko biktimentzat, jakina, bai eta, ez de- zagun ahaztu, Estatuko aparatuen biktimentzat ere. Horri buruzko aurrerapauso ororen aldekoak izanen gara gu. Horregatik, bereziki zitala iruditzen zaigu UPNk darabilen asmoa ­Miguel Sanzen ahotik anitzetan entzundakoa­, Na- farroa prozesu horren kontrako lubakitako erabiltzeko. Lotsagarria da entzutea Nafarroa ez dela ordaina izan behar nafarrek berek beren etorkizunerako erabakitzeko duten gaitasuna behin eta berriz higatzen saiatzen den pertsona baten aho-mihitan. Alde horretatik, Bi Zaindari horiez, gure iritzia azaldu zuen argi eta garbi Uxue Barkos diputatuak Kongresuan egindako eztabaida saio batean: «Nafarroako etorkizuna nafarrek ez beste inork erabaki beharko dute. Eta, era berean, ez dugu utziko eskuindarrek beren saiakera alderdikoien bitartez Nafarroa erabil dezaten bake bidea oztopatzeko».

Heriotza atentaturik ez izateak eta Batasunak gaur egun darabilen bake solasak ­legez kanpo utzi arte ez zerabilena­ esperantzari zirrikitua ireki diote. Dena dela, hori guztia sinesgarriagoa litzateke bake eta elkarrizketaren aldeko borondate horrekin batera bonba, estortsio eta mehatxu guztiak behin betiko isilduko balira. Era berean, Zapaterok aipatzen duen indarkeriaren arazoari irtenbidea aurkitzeko desioa pixka bat sinesgarriagoa gertatuko litzaiguke askatasun zibilak era- bat errespetatuko balira, baina hori ez da inola ere betetzen gaur egun (Alderdien Legea, egunkarien itxiera, makroepaiketak, tortura, espetxe politika).

Bi Zaindariak ezin kaltegarriagoak izan dira lurralde honetarako, Nafarroan gertatu diren azken atentatuek argi eta garbi erakutsi duten bezala. Izan ere, UPN/CDN gobernuak eskualde euskalduna eta gehiengoz abertzalea zigortzen du ekonomiari, gizarteari eta hizkuntzari begira. Eta delako «borroka armatuak», bere aldetik, Bidasoaldean langabezia handiagoa, beldur handiagoa, gainbehera ekonomiko handiagoa eragiten du eta, era berean, gazteak biltoki eta jostalekurik gabe uzten ditu. Gainera, «borroka armatuak» hats eman die eskualde horietako sektore anti- euskaldun sutsuenei, nabarmen gibelera zihoazenean.

Bada, horrek guztiak ez du inola ere zerikusirik Nafarroa Bairen alde buru-belarri ari garen gizon-emakumeok lortu nahi dugun Nafarroarekin: askeagoa nahi dugu gure herrialdea, zuzenagoa, anitzagoa, demokratikoagoa eta euskaldunagoa, den-denok tokia izateko modukoa. Azken buruan, zaindarien begipean egonen ez diren herritarrez osaturiko Nafarroa, zer izan nahi dugun eta norekin egon nahi dugun erabakitzeko aukera emanen digun Nafarroa. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea