GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-14
Beste ekitaldi bat eginda agurtuko dute gaur Zaldibiako Gudari Astea
·Ezker abertzaleak Nikolas Mendizabal eta Angel Mari eta Hodei Galarraga izan ditu gogoan egun hauetan

ZALDIBIA

Hilabete honetan Zaldibiako ezker abertzaleak prestatu Gudari Astean egitarau oparoa izaten ari dira. Hilaren 8an, esate- rako, ekitaldia egin zuten iluntzean Nikolas Mendizabal, Zaharra, jaio zen etxe parean, eta 80 bat lagunek egin zuten manifestazioa zaldibiarra guardia zibilek kontrol batean tirokatuta hil zuteneko 29. urtemuga go-gorarazteko.

Nolanahi ere, igandean egin zuten Gudari Asteko hitzordu nagusia. Hala, goizean, orain dela 20 urte Angel Mari Galarraga, Pototo, Donostian hil zuten lekura autobusez bertaratu ziren 70 bat pertsona. Eguerdian, berriz, 92 lagunek bazkaria egin zuten Zaldibian, eta ehun bat elkartu ziren ondorengo ekitaldi politikoan. Azken horretan Zaharra, Pototo eta Hodei Galarraga (2002ko irailean zendua) izan zituzten batik bat gogoan.

Prentsa adierazpen batean azaldu zutenez, hildako zaldibiar horien bizitza militanteari errepaso bat eman zioten irudiekin eta bideoarekin. Bakoitzari eskainitako abestirik ere izan zen, eta «memento horretan burua estalirik zuten bi lagunek aizkora eta sugea zituen maindire bat utzi zuten agertokian, eta horrekin batera haritz landare bana ere hiru gudarien familientzat». Askatasuneko kide batek hartu zuen gero hitza, eta egungo eta etorkizuneko egoera politikoaz aritu zen.

Hitzorduok amaitzeko, gaur, 19.30ean, ekitaldia izango da Pototoren jaiotetxe parean, «20 urte baitira Polizia espai-nolak hura erail zuela Donostiako Kontxa ondoan». Ostean, «Orain herria, orain bakea»ren gaineko hitzaldia egingo dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea