GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-14
- Binakako Txapelketa
Olaizola II.ak eta Zearrak hartu diote neurria Gasteizko Ogeta pilotalekuari
·Ordu erdiko saio motz bat egin zuten Arabako frontoia hobeto ezagutzen joateko

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Aimar Olaizolak eta Oier Zearrak Ogeta pilotalekuan beste entrenalditxo motz bat egin zuten atzo Gasteizko frontoiari tamaina hartzen joateko. Ordu erdi inguruko saioa izan zen eta bertan bildu ziren Asegarce enpresako kirol arduradunak ere, Julian Retegi eta Salvador Bergara buru, bikotearen jokoa gainbegiratzeko.

Pilotariek eurek aitortu zuten moduan, pilotalekuari «neurriak hartzeko» joan ziren batez ere Ogetara, eta ez entrenamendu gogor bat egiteko. «Saio motz bat egin nahi izan dugu, frontoiari neurria hartzen joateko eta gorputza ere martxan jartzeko. Ez dugu inolako arazorik izan, eta proba ongi joan da», azaldu zuen Oier Zearrak amaitzean.

Galdakaoko atzelariak lasai dagoela baieztatu zuen eta finalean maila ona ematea espero du. «Lehen finala izango da niretzat, baina oraingoz lasai nago. Igandean ongi erantzutea espero dut eta orain arte bezain ongi jokatzea», esan zuen.

Bere aurrelariak ere, Aimar Olaizolak, konfiantza osoa du bizkaitarraren lan onean. «Oierrek esperientzia handia du, urte asko daramatza goi-mailako partidak jokatzen, eta ziur nago finalean ere ez dela urdurituko. Nik, behintzat, konfiantza osoa dut beregan», esan zuen goizuetarrak batere zalantzarik gabe.

Alde horretatik, Aimarrek garrantzi berezia ematen dio lehenbailehen finalean buru-belarri pentsatzen hasteari. «Gaur saio txiki bat egin dugu eta hemendik aurrera igandera ongi iristean baino ez dugu pentsatu behar. Guk gure jokoa egin behar dugu, eta beste kontu guztiak alde batera utzi. Argi dago finalak bereziak direla beti, baina azkenean irabazi beharreko beste neurketa bat ere bada», amaitu zuen Olaizola II.ak.

Gaur Aspekoen txanda

Baina Ogetak ez du atseden hartuko. Atzo Asegarcekoek entrenatu zuten bertan; gaur, berriz, Irujo eta Eulate Aspekoak izango dira prestaketa saioa osatuko dutenak, pilota hautaketaren aurretik egingo duten azkena.

Entrenamendua ateak itxita egingo dute eguerdi aldean enpresak aditzera eman duenez, eta, ondoren, ordu bata eta erdietan komunikabideen galderei erantzungo diete bi pilotari nafarrek.

Aurreko ostegunean Gasteizen egindako lehen entrenamenduan, Berasaluze IX.a eta Zubieta izan zituzten aurkari moduan Irujok eta Eulatek. Eta saioa bertatik bertara jarraitzen, nola ez, Jokin Etxaniz lehiaketa hasi zenetik Iberokoaren eta Iruñekoaren ezinbesteko aholkulari bilakatu dena.

Pilota hautaketa ostegunean egingo dute bi bikoteek 12.00etan, eta ez da ez pilotazalerik faltako Ogeta zaharreko harmailetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Tres respuestas a seis citaciones
Jendartea
Sakanako etorkinek bat egin dute Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenarekin
Jendartea
Tres muertos por gripe aviaria en Azerbaiyán
Euskal Herria
La Sala no suspende la vista a pesar de la urgente operación de un procesado
Euskal Herria
El PNV dice no entender la reflexión iniciada por EAen torno a Udalbilde
Ekonomia
Fallece en la localidad de Aritzala el tercer trabajador en el plazo de una semana
Mundua
Al-Sadr: «La guerra civil ya está aquí»
Mundua
Aun muerto, «Slobo» se toma cumplida venganza en Serbia
Euskal Herria
Agentes vascos tildan las citaciones de «agresión a todo un pueblo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea