GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-03
- Hiru aste barru, berriro Anoetan, Bath izango da aurkari finalerdietan -
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
·Sireli Bobok egin zuen norgehiagokako entsegu bakarra

BIARRITZ 11
SALE 6

DONOSTIA

Kostata, eta lan asko eginda, baina Biarritzek irabazi egin zuen, eta 22-23ko asteburuan berriro ere Anoetan izango da dira lapurtarrak Europako finalerdiak jokatzeko. Orduan Bath izango dute aurrez aurre.

Partida ez zen ona izan, ez zen ikusgarria izan, baina hori aurretik ere iragarri zitekeen. Kanporaketa hauek partida bakar batera jokatzen dira, eta galtzeko beldurra handia izaten dute taldeek, horrek etxerako bidean uzten baititu taldeak.

Bi taldeek ardurak hartu nahi ezean bezala ekin zioten partidari, eta baloia gehien bat zelai erdian ikusten zen. Hala ere, lapurtarrak ahalegintzen ziren kanpotarren entsegu marrara hurbiltzen, baina bi taldeetako atzealdeak lana sendo egiten zuen, eta zaila zen horrelako zerbait egitea.

Lehen zatiaren erdialdean lapurtarrak aurreratu ziren markagailuan, Dimitri Yachvilik zigor-kolpe bat gauzatu, eta 3-0koa jarri zuen aurretik.Lapurtarren jaurtitzaileak, ordea, ez zuen izan atzo bere egunik onena. Hamaikagarren minutuan zigor bat huts egin zuen, nahiko leku erosotik, eta lehen zatiko hondarrean, txartel horia ikusi zuen.

Euskaldunen pozak ez zuen gehiegi iraun, Hogdsonek lau minutu geroago berdinketa jarri baitzuen markagailuan, hark ere zigor bat gauzatuta. Bi minutu geroago, ordea, Yachvilik berriro ere euskaldunak aurretik jarri zituen.

Emaitza euskaldunen aldekoa zen, baina ez zegoen ezer erabakita, eta baloiak zelai erdian jarraitzen zuen. Bobok entsegua egiteko lehen ahalegina egin zuen, baina Larretxeak plakaia nahiko itsusia egin zion. Epaileak txartel horia barkatu zion, eta zelaian jarraitu ahal izan zuen.

Bobok, ordea, bigarren ahaleginean ez zuen hutsik egin, eta partidako entsegu bakarra egin zuen. Hala, aldea handitu egin zuten, eta 11-3 aurreratu ziren. Aldea handitzeko aukera izan zuen Yachvilik, baina transformazioarekin ez zuen asmatu, nahiz eta jaurtitzeko lekua ez zen txarra.

Atsedenaren atarian, euskaldunek beste aukera bat izan zuten aldea gehitzeko, zigorra izan baitzuten alde.Ordurako, jaurtitzailea kanpoan zegoen hamar minuturako egotzita, eta Traillek hartu zuen jaurtitzeko ardura, baina ez zuen asmatu, eta 11-3koarekin joan ziren aldagelatara.

Atsedenaldian, euskal kantuen txanda izan zen, lehendik nahikoa berotuta zeuden zaleak indartzeko asmoarekin, eta jokalariak itzuli zirenean, partidarekin gozatzeko prestatuta ziren; hala ere, bigarren zatian gozatu baino gehiago sufritu egin zuten.

Biarritzek markagailua alde zuen, eta jokoaren ardura ingelesei utzi zien. Haiek ahalegindu ziren lapurtarren entsegu marrara hurbiltzen, baina ezinezkoa izan zen. Zuri-gorriak oso indartsu aritu ziren defentsan, ez zieten ingelesei nahi zuten lekura iristen uzten, eta kontraerasora min egiteko prest zeuden.

Horietako batean, Imanol Harinordokik, atzoko onenak, baloia hartu, eta korrikaldi eder batean entsegua egin zuen. Marrazainak, ordea, banderatxoa altxa zuen; izan ere, garaztarrak alboko marra pasa egin zuen entseguko marrara iristear zegoela, eta jokaldia baliorik gabe utzi zuen epaileak.

Hortik aitzinera, euskaldunek lanean jarraitu zuten, eta jokoa beti berdina izan zen. Ingelesak aurrera egin nahian, eta euskaldunak haien jokaldiak zapuztu nahian. Horietako batean, eta partida amaitzeko bost minutu falta zirela, ingelesek alde izan zuten zigorra, eta Hogdsonek ez zuen hutsik egin, eta bost puntura gerturatu ziren markagailuan.

Horrek urduritasuna handitu egin zuen, baina Biarritzek ongi eutsi zion, eta minutuak aurrera joan ziren. Azkenean epaileak txistua jo eta partida amaitutzat eman zuenean, festa nagusitu zen, Biarritz berriro ere finalerdietan izango baita.

Final-laurdenetako beste partidetako emaitzak hauek dira: Leicester 12 / Bath 15; Tolosa 35 / Leinster 41 eta Munster 19 / Perpinya 10.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Hizkuntza eskubideen defentsan
Mundua
La ONU trata de implicar a los serbios de Kosovo
Kirolak
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
Kirolak
Comparten temores y conformismo
Kirolak
La primera final se salda con un naufragio total
Euskal Herria
Batasuna y EA remarcan que la sociedad vasca ha dado un aval al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea