GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-04-17
Mikel Aramendi
«Mind games»

Garai batean psychological warfare deitzen zitzaionari mind games deitzen diote orain. Erabiltzaileen nortasuna aintzakotzat hartuta, ez dut uste J. Lennon zenari omenaldia egitearren izango denik, «gerra» hitzak gero eta salmenta kaskarragoa duelako baizik. Funtsean, ordea, egungo «adimen jolasak» (ala jokoak?) eta antigoaleko gerra psikologikoa gauza bat eta bera dira halakoen adieran: benetako gerraren ordezkoa batzuetan, eta haren prestakuntza betiere.

Iranen ahalegin nuklearraren inguruko adimen jolas horiek ditugu adibiderik argiena. Hurbilenetik hasita, irandarrek iragarri duten uranio aberasketa da jokoaren azken mugimendua, gaurdainokoan. Berezkoaz gaindi, balizko beste urrats batzuk ahalbideratzen edota iragartzen ditu etorkizunerako: Iranek jada lortu duena, zentral nuklearretan erabil daitekeen uranio aberastua lortzeko ehun bat zentrifugagailu behar omen dira lanean; lehergai nuklearretarako erabil litekeena lortzeko, kopurua biderkatu egin behar da. Etorkizun urruneko kontua da ala jada egun Iranek eskuratua duen zerbait?

Jokoaren muina den zalantza berbera ereiten du, ordea, Seymour Hersh kazetari ospetsuak duela hamar egun jakinarazten zuenak: Iranen ahalegina suntsitzeko, arma nuklear taktikoak erabiltzeko prestatzen arituko lirateke Ameriketako Estatu Batuak. Batak zein besteak gezurtatu bezala egin dute: estatubatuarrek, diplomazia lehenetsiz ari direla esanez; irandarrek, beraiek beldurtzeko trikimailua besterik ez dela erantzunez. Haatik, denek dakite Hershen iturriak onenetakoak izan ohi direla. Eta horrelako zerbait litzatekeela Iranen ahaleginak indarrez suntsitzeko ia modu bakarra. Eta oso arriskutsua, jakina.

Benetako gerra-ekintzetara pasatuz gero, edozer baita oso arriskutsua ingurumen horretan. Krisiaren azken fase honen hastapenean, duela hilabete inguru, «munduko torpedo- rik aurreratuena» litzatekeena aurkeztu zuten irandarrek, bere abiadurari esker egungo detekzio sistema onenak gaindituko omen lituzkeena. Ira- garpenaren ondorengo isiltasuna interpretatu behar bada, den-dena iruzurra edo ahoberokeria ez dela esango nuke. Eta hortik aurrera, mapari begirada bat botatzea aski dut.

Halatsu egin bide dute petrolioaren prezioa erabakitzen duten ahaltsuek ere. Adimen jolasak izango dira, baina jada poltsikoan oso ondorio serioak dituztenak. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea