GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-17
ABERRI EGUNA 2006
Ospakizuna 1977an EAJk harturiko bidea goraipatzeko erabili du Imazek
EBBko buru Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen defentsa egin zuten Aberri Egunean. ETAren azken erabakiaren harira, gainera, itxaropentsu agertu ziren biak ere agertoki berrian bakea lortzeko bidean. Nolanahi ere, ekitaldian beste mezurik ere helarazi zuten, Imazek, batik bat. EAJren ibilbideaz harro aritu zen, eta kritikak izan zituen ezker abertzalea eta PSOEko zenbaitentzat.

BILBO

Bilboko Plaza Berrira deitu zuen EAJk hitzordua, eta milaka lagunen babespean aritu ziren Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta alderdiko buru Josu Jon Imaz ekitaldi politikoan.

Biak ere itxaropentsu mintzo ziren egungo egoera politikoari dagokionean, eta Imazek nabarmendu zuen alderdiaren xedea, «abertzale gisa, orain inoiz baino zentzu handiagoa duen» euskal aberria eraikitzea dela: «Gaur inoiz baino nazioago gara, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko kontzientzia gehiago du, nazio izateko kontzientzia».

Halere, hitzordua batik bat EAJk orain arte egin ibilbidea goratzeko baliatu zuen Imazek; harro aritu zen horretan. Esan zuen «Euskadik herri eta nazio gisa urrats erraldoia» eman duela, eta hori EAJk orain 29 urte hautatu estrategiari esker lortu dela, eta beste batzuek nazioa eraikitzeko «guztia edo ezer ez» aukeratu zutela.

Hala, EAJk «burua goian» izan behar duela ere esan zuen, batik bat duela 29 urte «hanka sartu zutenen» aurrean. Ezker abertzalearen aurkako mezua izan zuen hala ardatz: «Gure alderdiak bultzatutako bidea kritikatu eta oztopatzen zutenek azkenean ekarri duten bakarra tragedia, mina, sufrimendua eta suntsiketa izan da».

«Literatura merkea»

«Orain tragedia hori bukatu egin daiteke, eta mundu horri lagundu egingo diogu demokraziara, politikara, pasatzen. Hau guztia amaitzen saiatuko gara, baina ez diegu utziko historia desitxuratzen, ez eta beren ‘Zutabeetan’ hedatzen duten literatura merke eta korapilotsu guztiak herri honek, EAJren lider- goarekin, aurrera eraman duen apustu zuzena zikintzen ere».

Hala, EBBko buruak nabarmendu zuen orain «berriz ere asmatu» egin behar dela, eta lehen bezala, egungo agertokian ere ez dutela «tontoarena» egingo. Aitzitik, haren esanetan alderdi jeltzaleak «nazioa egunez egun» eraikitzen segiko du, «oztopo guztien gainetik» eta «erroberetan makilak sartzen» saiatuko zaizkien pertsonaiengatik «kikiltzen» utzi gabe.

Bestetik, lehendakariak eta euskal instituzioek bake prozesuan eta Euskal Herrian izango diren akordio politikoen garapenean izan behar duten paper garrantzitsuaz ere aritu zen, eta babes osoa helarazi zion.

Kritiken arloan, lehendakariak bezala, PSOEko agintari Alfonso Guerraren jarrera gaitzetsi zuen. Hark berriki esan zuen Ibarretxeren Plana Madrilen «zepillatu» egin zutela, eta Imazek, besteak beste, ironiaz hauxe gogorarazi zuen: «Duela hamalau urte Gobernutik joan behar izan zuen, zehazki bere anaia batek zepilloa pasatzen zuelako, eta ez mezetan, bulego publiko batean baizik».

Ibarretxek Imazen aurretik hartu zuen hitza. ETAren ekintza armatuen etenaldi iraunkorrarekin esan zuen «indarkeria» bukatu egin dela eta beste agertoki bat abiatu dela. «Aukera handiak» ikusten ditu herri honek bere etorkizuna bakean eta askatasunean erabakitzeko.

«Oportunitate itzela dugu bake atzeraezina eta unibertsala egiteko», esan, eta gogora ekarri zuen urteotan bizitza galdu dutenek hori ezin bizi izana.

Lehendakariaren iritziz, euskal herritarren Konstituzio bakarra «eskubide historikoak» dira, eta, beraz, edozein konponbide eskubide horien gaurkotze eta garapenarekin etorriko dela uste du. «Protagonista bakarra Euskal Herria da», esan zuen.

Carmelo Barriok (PP) esan zuen Ibarretxeren diskurtsoa «ETAren ingurua konplazitzeko» prestatu zela, «talde terroristaren aldarrikapen eta eskaera historikoak bere eginda».



Los afiliados aplaudieron más a Ibarretxe y muchos siguen añorando a Arzalluz

BILBO

El acto del PNV servía para poner el ter- mómetro a su situación interna. A escu- char las alocuciones se acercaron sin duda más de 2.000 militantes y simpatizantes ante el gran estrado instalado para la ocasión en la Plaza Nueva de Bilbo, donde se mezclaban con los transeúntes y curiosos. Sus máximos dirigentes fueron recibidos entre aplausos y vítores, al tiempo que entonaron el clásico “Gora ta gora” puestos en pie.

Ondearon pequeñas ikurriñas, además de algunas banderas del PNV. También la mayoría de los asistentes mostraban pegatinas en las que se leía la consigna de la cita: «Aberri berria».

El tiempo ayudó a que el acto se desarrollara sin complicaciones y ante una espectacular presencia mediática. De todos modos, hubo quien lamentó que algunos dirigentes históricos optaran por pasar desapercibidos entre la multitud. La ausencia más destacada entre los máximos responsables del partido fue, sin duda, la de Xabier Arzalluz.

«Debería estar»

«Yo le he visto llegar, pero no sé porque no le veo ahora. Debería estar sentado con todos los demás en primera fila», lamentaba un simpatizante de avanzada edad.

Por lo demás, todo transcurrió según lo previsto. Las intervenciones corrieron a cargo del lehendakari y de Josu Jon Imaz. Entre medias ambos se fundieron en un fuerte abrazo cómplice, mientras sonreían y saludaban a su militancia, en una imagen típica de una jornada electoral. Ibarretxe recibió más ovaciones que Imaz, y curiosamente éste fue más aplaudido también cuando elogió al lehendakari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea