GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-17
NASA zur eta lur Martitzeko zunden iraupena dela-eta
·Spirit eta Opportunity ibilgailuek hamaika aldiz biderkatu dute egin beharreko bidea

Martitz ikertzen diharduten Spirit eta Opportunity ibilgailuek aurreikusia zegoen ibilbidea hamaika aldiz biderkatu dutela adierazi dute NASAko ikerlariek. Hasiera batean bien biziraupena hiru hilabetekoa izango zela uste bazuten ere, dagoeneko bi urte daramatzate planeta aztertzen.

WASHINGTON

Spirit eta Opportunity ibilgailu ikertzaileak Martitzeko negu gordina igarotzeko posizioa bilatzen hasi diren artean, NASAko adituek jakinarazi dute bi zundek aurreikusia zegoen ibilbidea hamaika aldiz biderkatu dutela. Zehazki, 6,8 kilometro aztertu dituzte 2004 urtetik aurrera, eta planeta gorriaren 150.000 argazki baino gehiago igorri dituzte Lurrera.

Martitzen egoera klimatologikoa zela-eta, adituek ibilgailuen funtzionamendua hiru hilabetekoa izango zela uste zuten, eta zur eta lur agertu dira oraindik ere ikertzen ari direlako. Planetako gainazaleko hautsak ibilgailuon funtzionamendua bermatzen duten eguzki-panelak estali eta energia iturririk gabe geratzea zen adituen beldur nagusia.Adituen harridurarako, Martitzeko haizeak eguzki-panelak garbitu ditu, eta, martxan jarri zirenetik bi urtera, Spirit eta Opportunityegoera onean daudela esan dute. Gainazalaren izaerak gurpilei eragin dizkien kalteak dira adituek aipatzen duten arazo nabarmenena.

Ibilgailuak Martitzera iritsi eta berehala hasi ziren Lurrera informazioa igortzen. Egin dituzten aurkikuntzen artean aipagarriena planetan inoiz ura zein izakiak sortzeko moduko egoera izan zirela da. Igaro diren lekuetako konposizio geologikoa, lainoen mugimendua, atmosferan izaten diren aldaketak eta lur-azpiko egituraren gaineko ikerketak ere egin dituzte.

NASAko adituek ziurtatu dute ibilgailuak Martitzen dabiltzan artean aurkikuntza berriak egingo dituztela, baina, oraingoz, planeta gorriko negua igarotzeko babeslekura iristea da Spirit eta Opportunityren helburu nagusia.

Erebusetik Victoriara bidean

Babeslekurako bidean Opportunityk ez ditu azterketa lanak alboratu. Erebus izeneko kraterrean ura zegoela frogatu du, eta orain tamaina handiagokoa den Victoria kraterrerako bidean doa.

Aurkikuntza egin zen unean, adituek azaldu zuten Erebusen hezetasun sedimentu geruza bat zegoela, planetako beste zonaldeetan aurkitu ez zutena. Spiritek, bere aldetik, Home Plate izeneko lautada ikertzen eman ditu azken bi hilabeteak. Adituek adierazi dute bertan duela milaka urte eztanda bat izan zenaren zantzua dutela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Euskal Herria debe seguir avanzando
Euskal Herria
Euskal herritarren eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du Udalbiltzak
Ekonomia
«Nosotros abogamos por la la lucha; es el camino más difícil, pero el único eficaz»
Kirolak
Osasuna, antídoto del «jogo» bonito
Kirolak
El Athletic se vuelve a meter en problemas pese a ser superior
Euskal Herria
La defensa de Euskal Herria como nación marca el Aberri Eguna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea