GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-27
«Burgostik hona ibilbide oparoa egin duen militante eredugarria galdu dugu»
Jokin Gorostidiren borroka eta militantzia «eredugarria» nabarmendu zuen atzo ezker abertzaleak Pernando Barrenaren ahotan. «Euskal Herria heriotzara kondenatu zuten bi estatuei aurre eginez hasi zen gaztetan borrokan, eta Euskal Herrian aukera berri bat sortzerainoko ibilbide oparoa egin du», plazaratu zuen. Gaur, 19.00etan, agur xumea egingo zaio gorpuari erraustu baino lehen. Iganderako, omenaldira deitu dute 17.30ean Debako udal plazan.

DONOSTIA

«Euskal Herria heriotzara kondenatu zuten bi estatuei aurre eginez hasi zen gaztetan borrokan, eta Euskal Herrian aukera berri bat sortzerainoko ibilbide oparoa egin du Jokin Gorostidik ezker abertzale osoarekin batera». Hala nabarmendu zuen atzo arratsaldean Pernando Barrenak Donostian eginiko agerraldian. Bertan, Karmelo Landa, Jone Goirizelaia, Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Xabi Larralde eta Itziar Aizpurua bera izan ziren. Dolua eta mina islatzen zuten beren aurpegiek. Mahaiaren erdialdean, Gorostidiren argazki bat ipini zuten.

«Ezker abertzalea minduta dago, militante eredugarria galdu baitu», adierazi ondoren Debako bizilagunak eginiko «borrokaren zentzua» nabarmendu zuen Barrenak.

«Bai Estatu espainolak bai frantsesak, herri honi menpekotasunaren eredua inposatu diote, eta, azken batean, gatazka politiko bortitza pairatu behar izatea inposatu diote herri honi. Jokinek eta beste hainbat burkidek hori guztia gainditu nahi izan dute. Euskal Herriaren askatasuna zuten helburu eta du ezker abertzaleak», plazaratu zuen. «Jokin Gorostidi independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokalaria izan da urte luze hauetan», gaineratu zuen. Horregatik, hain zuzen ere, «etengabe jazarpena» jaso du. «Hiltzeko egunera arte jaso du jazarpena», salatu zuen Barrenak. Horren lekuko gertuenak, adierazi zuenaren arabera, 18/98 epaiketa eta Baltasar Garzonek bere kontra zabaldu zuen sumarioa dira.

Berriro ere, Gorostidik «ibilbide militante eredugarria» bete duela nabarmendu zuen, Burgosko epaiketatik 18/98ko auziaren epaiketaraino, alegia. «Tarte horretan, herri honek urrats handiak eman ditu Jokinek eta beste askok egindako borrokari esker. Hori badakite estatuek; geldiezina den herri bat dagoela», plazaratu zuen.

«Jokinek eta milaka herritarrek bihotzean eta buruan daramaten proiektua, independentzia eta sozialismoa, bururaino eramateko konpromisoa berresteko unea da. Horrela ulertzen baitu ezker abertzaleak askatasuna hitza», adierazi zuen Barrenak. Hamaika hedabide zituzten aurrez aurre, eta horiei gaiarekin loturiko galderak soilik egiteko eskatu zieten; izan ere, batzuek bestelako kontuak zituzten buruan.

Agurtzeko, ikurrinak, «Eusko gudariak» eta aurreskua

Eguerdiko 12.15 aldera iritsi zen Debara Gorostidiren gorpua. Ezker abertzaleko hainbat kidek, Joseba Permachek, Pernando Barrenak, Ainhoa Etxaidek eta Juan Mari Olanok, besteak beste, atera zuten zerraldoa kotxetik. Xingoladun ikurrinez osaturiko pasilo baten artetik pasa zen, Solozabalen martxak lagunduta. Debako gazteek ere eraman zuten, eta, horien ostean, emakume talde batek, tartean, Itziar Aizpurua, ukabila altxatuta zuela. Udal plazara iristean, aurreskua dantzatu eta Aizpurua bera hasi zen “Eusko gudariak” abesten. Gorostidiren koadrilak igo zuen hilotza udaletxera. Lore sorta pila eta 18/98 salatuz atera diren kamisetak zituen zain. Ahaide, mahaikide, eta herritar ugari joan ziren agurra emateko. Kaleetan, xingoladun ikurrinak ikus zitezkeen hainbat balkoitan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea