GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-27
- Buruz buruko Txapelketa
Hitz goxo asko Zarautzen Gonzalezen eta Leitzaren arteko pilota aukeraketan
·Aurrelari bizkaitarrak eskuinera sakatzeko asmoa agertu zuen partidak hala eskatzen badu

ZARAUTZ

Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketa bueltan da. Sebastien Gonzalezek eta Iñigo Leitzak final-laurdenetako kanporaketari hasiera emango diote larunbatean Zarauzko Aritzbatalden, eta aurrelari biak bertan izan ziren atzo hain hitzordu garrantzitsurako pilotak bereizten. Arazo gabe eta hitz goxoen artean aukeratu zuten materiala Aspekoak eta Asegarcekoak.

Binakako Txapelketa eskasa egin eta gero, Sebastien Gonzalez gogotsu iritsiko da larunbateko neurketara. Azkaineko aurrelariak denbora dezente izan du Buruz Burukoa behar bezala prestatzeko, eta «fisikoki primeran» dagoen arren, ez da Leitzarekin fidatzen. Ez da gutxiagorako, iaz Bigarren Mailako Txapelketa irabazi eta gero, aurten Lemoakoak Fernando Goñi, Abel Barriola eta Asier Olaizola kaleratu baititu dagoeneko.

«Denok ikusi dugu Leitzak zenbat jokatzen duen. Barriola eta Olaizola I.a bezalako pilotari handi biri irabazi die, eta aurkari zaila izango dut aurrean. Ondo moldatzen da pilotaleku osoan, ongi jotzen du airez, sotamanoz zein boleaz, fisikoki ondo dago eta konfiantza ere badu», azaldu zuen Gonzalezek. Hala ere, ez omen du beldurrik, eta larunbateko partidari begira gogoz dagoela aitortu zuen. «Ni ondo nago. Prestakuntza ona egin dut, eta ea nerbioek lasai uzten nauten eta dakidan guztia ematerik dudan», gaineratu zuen.

Aspeko aurrelariak 105,4 eta 105,3 gramoko pilota bana bereizi zituen, bata Punparena eta Cipriren larru bueltakoa, bestea, biak bere aurkariarenak baino zerbait motelagoak. Iñigo Leitzak, aldiz, Punpako bi aukeratu zituen, baskulan 102,9 eta 104,2 gramoko pisua eman zutenak.

Aurrelari lemoaztarra txapelketako ezustekorik handiena izan da orain arte, Kepa Peñagarikanorekin batera. Hasiera batean inork gutxik pentsa zezakeen aurreneko hiru kanporaketak gaindituko zituenik, baina hala egin du, eta joko ona erakutsiz, gainera. Emaitza horiek bera ere ezustean hartu dutela azaldu zuen atzo.

«Ni ere pixka bat harrituta nago, ez nuelako espero horrelako txapelketa bat egingo nuenik. Banekien ondo nengoela, baina ez nuen espero honaino iristerik. Lehenengo neurketa irabazi nahi nuen hurrengo urtean ere Lehen Mailan jokatzeko, baina dagoeneko hiru irabazi ditut», esan zuen. Hala ere, ez da horrekin konformatzen. «Hurrengo kanporaketan egon nahi dut, eta nahiz eta zaila izango dela jakin, nik hor egoteko ahaleginak egingo ditut».

«Ez du aurrekoekin inolako antzik. Bera ezkerra da, eta edozer gauza egin dezake», azaldu zuen Gonzalezi buruz galdetu zitzaionean. «Sakea dudanean aprobetxatu nahi dut, eta Gonzalez frontisetik ahalik eta urrutien eduki. Eskubira sakatu behar badiot ez dut arazorik izango, baina ez dut horrekin itsutu nahi», aipatu zuen.



Beloki, listo para medirse a Ruiz
Rubén Beloki realizó ayer en el Labrit iruindarra una prueba para ver cómo evoluciona de la lesión sufrida en octavos frente a Zearra, y el de Burlata reconoció que estará listo para medirse la próxima semana a Patxi Ruiz. -



Apuntes
La LPMP organiza un campeonato de parejas

La Liga de Pelota a Mano Profesional (LPMP) ha organizado un Campeonato de Parejas, en el que competirán dúos de las empresas Ordago, Garfe y Botivolea.

López Aldai firma con Frontis hasta 2007

Gorka López Aldai ha firmado con la empresa Frontis hasta setiembre de 2007, según reconoció ayer la empresa navarra. El de Ortuella debutará con 26 en profesionales.

Gaubeka, a por el pase para las semifinales

Gaubeka puede lograr hoy mismo el pase a la semifinal del Campeonato de Euskadi del Ocho y Medio de pala, para lo cual deberá doblegar a Rekalde en el Deportivo de Bilbo .


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea