GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-30
Herri gisa aritzeko deia egin du Batasunak Garazin
«Herri gisa jokatzeko» deialdia egin zuen atzo, Donibane Garazin, Juan Kruz Aldasoro mahaikideak Batasunak eginiko manifestazioaren amaierako ekitaldian. Ekitaldi berean Aurore Martinek Batasunaren ezkerreko izaera nabarmendu zuen.

DONIBANE-GARAZI

“Nafarroa batuz Euskal Herria ezkerretik eraiki” lemapean 400 bat lagun elkartu ziren, antolatzaileen arabera, atzo Batasunak Donibane-Garazin antolaturiko manifestazioan. Nafa- rroaren Egunaren bezpera Euskal Herriaren batasuna aldarrikatzeko aprobetxatu zuen indar abertzaleak.

Pankarta bat buruan zutela, Donibane Garaziko Herriko Etxearen paretik irten ziren manifestariak, Nafarroa Behereko hiriburuaren erdigunea zeharkatzeko. Manifestariek ikurrinak eta Batasunaren banderak zeramatzaten. Presoen aldekoak izan ziren oihu nagusiak, baina Nafarroaren eta independentziaren aldekoak ere entzun ziren.

Manifestazioa herriko azoka gunera iritsi zenean, ekitaldi politikoa egin zuten bertan. Batasunaren izenean, Juan Kruz Aldasorok eta Aurore Martinek hartu zuten hitza.

Aldasorok hauxe esan zuen: «Gaur, Nafarroa eta Euskal Herria inoiz baino batuago badaude, eta Euskal Herriaren askatasuna hatzekin ikutzeko bezain hurbil badago, azken hogeita hamar urteetako borrokari esker da». Horrenbestez, «aukera politikoa» ireki dela esan zuen mahaikideak, eta berau aprobetxatzeko «herri gisa jokatzeko» deia egin zuen, «alderdi interesak albo batera utzita».

«Lehenengo erronka», halaxe esan zuen, gatazka konpontzeko gai izango den mahaia osatzea da, «Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkariak eta Euskal Herriko sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak bilduko dituen mahaia».

Dei berezia egin zien «euskal lurralde guztietako» alderdi sozialisten kideei, lehenik euren herriari begira diezaioten. «Sozialista batzuek eman dute urratsa; horra hor Donostiako Miramar Jauregian Euskal Herriaren eskubideen aitortzan oinarritutako agiria izenpetu zuten emakume sozialistak. Orain haien alderdikideen txanda dela gaineratu zuen Aldasorok.

Eskuinari ere so egin zion mahaikideak. «Konponbide demokratikorako beharrezkoak zarete zuek ere. Eta zuei ere, Lasserre, Alliot-Marie eta Sanz jaun-andreoi, bidali nahi dizuegu mezu bat: zergatik diozue beldurra demokraziari?». Sanzi beste eskera bat egin zion: «Ez zaitez joan gehiago Madrilera Nafarroaren inguruko bermeak eskatzera». Izan ere, haren esanetan, Nafarroaren etorkizunaren bermeak hemen bertan daude, gure artean adostu behar ditugu.

Oro har, bi esalditan laburbildu zuen Aldasorok aurreran- tzean egin beharreko lana: «Euskaldunok Euskal Herrian eztabaidatu eta adostasunak lortzeko garaia da. Gure artean akordioa erdietsi ondoren joanen gara Madrilera eta Parisera, guztiok baturik, Euskal Herriaren eskubideak nola gauza- tuko eta bermatuko diren negoziatzera».

Aurore Martinek gizarte gaiei erreparatu zien hitzaldian, «Euskal Herria ezkerretik eraikiko baitugu». Kritika gogorrak egin zituen azken gertaeren harira. Volkswagen aipatu zuen lehenik: «Nafarroa osoa inarrosten duen enpresa horren gorabeherek egoera ekonomikoaren ahultasuna agerian uzten dute». Era berean, prekarietatea salatu zuen Martinek, Parisko Gobernuaren CPE kontratu proposamena gogoraraziz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea