GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-30
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
·Zuri-gorriak lehen postuan jarri dira, eta zuri-urdinak egoera larrian utzi dituzte

BIARRITZ 53
AVIRON 7

BIARRITZ

Gaur egun Biarritz eta Aviron ezin dira konparatu, bi taldeen artean sekulako aldea baitago. Joanekoan Baionakoek puntu batez irabazi zuten, baina orduan zuri-gorriek baja asko izan zituzten, nahiz eta askorentzat ez duen aitzakia horrek balio. Atzo zuri-urdinak ziren hutsune askorekin, baina garbi geratu zen gaur egun bi talderen arteko aldea handia dela.

Biarritzek ia segurtatu egin du finalerdietan izateko aukera, eta sailkapeneko lehen postuan jarri da berriro ere. Aviron, aldiz, amildegiaren ataraian geratzen da. Hiriburukoak oraindik ez daude jaitsierako postuetan, atzo Pauek ere galdu egin baitzuen; baina Biarnokoen egutegia Lapurdikoena baino askoz ere hobea da, eta Avironen zaleen artean kezka handia da.

Partida ikusi gabe ere iragarri daiteke nolakoa izan zen, markagailua begiratuta garbi geratzen baita zer gertatu zen. Etxekoek irabazteaz gain, zazpi entsegu ere egin zituzten, eta azkenaldian Biarritzek erasoan jokatzen ez dakiela esaten dutenek isilik geratu beharko lukete, Biarritz baita Top 14an entsegurik gehien egin duen taldea. Horrenbeste entsegu eginda ezinezkoa da galtzea, eta aurrean, atzo Avironek erakutsi zuen talde ahula baldin badago, akabo.

Biarritzen hasiera latza izan zen. Joanekoan galdu izanak mindu egin zituen, eta bazirudien ohore hori garbitu egin nahi zutela, eta bi taldeen artean aldea badagoela erakutsi nahi zuten. Oren erdia betetzerako transformatutako lau entsegu egin zituzten. Alde guztietatik joaten ziren erasora, eta Avirongo atzelariak ez ziren horri aurre egiteko gauza. Hori gutxi balitz, Yachvilik bi zigor-kolpe ere gauzatu zituen.

Oren erdia besterik ez, eta Biarritz 34-0 aurretik zen. Nahiz eta partida amaitzeko asko falta zen, garbi zegoen garaipena nora joango zen, Avironek ez baitzuen erreakziorik erakusten, eta zuri-gorriek nahi zuten guztia egiten jarraitzen zuten. Hala ere, eta zuten aldea ikusita, Biarritzek jokoa lasaitu egin zuen, eta emaitza horrekin joan ziren atseden hartzera.

Dena berdin

Bigarren zatian, Biarritz gogor zelairatu zen, eta bosgarren minuturako Bobok bosgarren entsegua lortu zuen, eta horrekin puntu gehigarria ere segurtatu egin zuen. Gainera, Yachvilik transformatu egin zuen, eta aldea zazpi puntutan gehitu zuen Biarritzek.

Hortik aurrera zuri-gorrien jokoa lasaitu egin zen. Partida erabakita zegoen, eta puntu gehigarria ere lortuta zuten. Bazirudien horrekin nahiko konforme zeudela. Hala ere, Avironek ez zuen inongo arriskurik sortzen, eta Dusautoirrek egin zuen seigarren entsegua, baina ez zuten transformatu. Avironek ere nahi zuen markagailua itxuratzea, eta ahaleginak egiten hasi zen, eta partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean Massabeauk egin zuen zuri-urdinen entsegua. Fraserrek transformatu egin zuen. Punturik egin gabe etxera joateko moduan ziren, baina ez zuten horrekin konformatu nahi. Etxekoen lasaitasuna aprobetxatu nahi zuten, baina berriro ere Biarritzek egin zuen entsegua, Harinordokik egin baitzuen zazpigarren entsegua, eta Dupuyk tranasformatu. Azkenean garaipen handia Biarritzentzat, eta porrot latza Avironentzat.



Laguisquet: «Biarritz jokatzen ikustea plazer handia da»
J.L.

BIARRITZ

Laguisquet gustura zegoen partidaren amaieran. «Biarritz jokatzen ikustea plazer bat da», esanez hasi zen hizketan. «Biarritzek makina bat bezala jokatzen du. Oso gustura nago talde osoak egin duen lanarekin. Taldea oso ongi aritu da, eta amaieran gainera irabazi egin dugu», erantsi zuen. Hemendik aitzinera ere lanean jarraituko zutela esan zuen: «Europako Kopako finalaren aurretik jokatu behar ditugun partidetarako konfiantza emango digu. Orain baionarrek Paueren aurkako partidan aterako dugun taldearekin zalantzak izango dituzte, baina talde ona zelairatuko dugula segurtatu dezaket», esan zuen. «Biarritz talde handia da, eta hori garbi erakutsi du. Uste dut Europako Kopako finala jokatu behar duen talde baten eta Ligan hamabigarren geratzeko borrokan dabilen talde baten artean dagoen tartea ikusi dela», esan zuen Pemejak, Avirongo entrenatzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea