GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-30
Eskolak euskalduntzeko kanpaina Baionan

BAIONA

Euskara ezagutzeko eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen duen Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpaina Bilbon eta Iruñean plazaratu ondoren, atzo izan zuen aurkezpen ofiziala Ipar Euskal Herrian, Baionako Kontseilu Orokorraren egoitzaren aitzinean. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin den euskararen egoera larriak euskarazko irakaskuntzaren indarrak biltzea nahitaezko egiten du, eta hori lortzeko herritarrei sinadura emateko eskaera egin zieten Baionara hurbildu ziren euskaltzaleek.

Peio Ospital kantariak irakurri zituen kanpainaren aldarrikapen eta eskaerak. Harekin, eskola euskaldunen aldeko sinadura eman duten Sustrai Colina, Amaiur Alfaro, Marko Armspach, Ainize Butron, Naroa Gorostiaga eta Amets Arzallus izan ziren. Ipar Euskal Herriko kultura eta kirolaren munduko beste hainbat pertsonek ere egin dute bat kanpainarekin; Pier Pol Berzaitz, Peio Ospital, Anje Duhalde, Ellande Alfaro, Niko Etxart, Beñat Axiari edo Maite Idirin kantaria, besteak beste.

Sinadurak biltzeko egun nagusia maiatzaren 6a izango da, eta horretarako, Ezpeleta, Uztaritze, Donibane Lohizune, Baiona eta beste hainbat herritako kaleetan ezarriko dira mahaiak. Bestalde, gaur Baigorrin ospatzen den Nafarroaren egunean eta maiatzaren 14an Senperen ospatuko den Herri Urratsen ere izanen da kanpainari atxikipena emateko aukera.

Sinaduren bilketa atzoko aurkezpenaren aurretik ere hasia zen, Hiru Saretak biltzen dituen hainbat saretako eskolatan eta ikastoletan, bai eta AEKko gau eskoletan ere. Kanpainak aurrera jarraituko du bai aipatu tokietan, baita zenbait herritako ostatuetan ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea