GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-04-30
Bermeok eta Oriok indartsu hasi dute traineriletako denboraldia

DONOSTIA

Trainerila denboraldiari atzo eman zitzaion hasiera Ondarroan eta Mutrikun, eta Bermeok eta Oriok euren nagusitasuna erakutsi zuten urteko lehen probetan.

Ondarroako uretan Bizkaiko Ligako aurreneko jardunaldia jokatu zuten, eta gizonezkoen senior mailan Bermeo izan zen azkarrena. Ondarroako lehen ontzia bigarren sailkatu zen, irabazlearengandik minutu erdira. Lutxana A, Isuntza B, Arkote, Bateratze, Zierbena A, Ondarroa B eta Busturialdea helmugaratu ziren ondoren. Guztira 19 ontzik hartu zuten parte maila horretan. Gizonezkoen gazte mailan, berriz, Arkote nagusitu zen. Isuntza A bigarren izan zen, 7 segundora, eta ondoren, Zierbena, Isuntza B eta Deustu sailkatu ziren.

Bigarren jardunaldia bihar jokatuko da Areetan, goizeko 11etatik aurrera.

Gipuzkoako Ligan, aldiz, Orio A gailendu zen. Ontzi horiak hirugarren luze azkarra egin zuen, eta bigarren sailkatutako Zarautz Bri 4 segundoko aldea atera zion helmugan.

Hondarribia B, Zumaia B, Hondarribia C, Zumaia A, Pasai Donibane A, Orio B, Zarautz C eta Pasai Donibane C aurreneko hamar postuetan sailkatu ziren. Pasai Donibane B kanporatua izan zen, eta Pasai Donibane Ur Jokok ez zuen proba amaitzerik izan. Guztira 26 ontzi izan ziren uretan.

Gazte mailan, ostera, Sanpedrotarra erraz gailendu zitzaion Zumaiari. Ontzi bi horiek baino ez zuten parte hartu.

Hurrengo jardunaldia gaur bertan jokatuko da atzoko toki berean, Mutrikun, goizeko hamaiketatik aurrera.

Mutrikukoa ez da gaurko hitzordu bakarra izango. Izan ere, 18.00etan hasita, Orioko XII. Nazioarteko Estropadak jokatuko dira. Hondarribia da irabazteko faboritoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea